Han bai eta hemen ere bai
Batzuetan harritu egiten gara beste herrialdetan gertatzen denaz, baina gure herriari begiratzen badiogu egunerokotasunetik aterata harritu ez, lotsatu egingo ginateke.
Guatemalan Rodrigo Rosembergen hilketaren ondoren sortu den iskanbilak eta hau isiltzeko Álvaro Colomen gobernuak egin dituen saiakerak kartzelara eraman zuen Jean Fernando Anleu Twitterlaria, eta Twitter sare sozialeko partaide izateak atera du J.F.Anleu kartzelatik, Guatemalako mugak igaro eta herri askotako eta sare sozial askotako laguntza jaso baitu; laguntza ekonomikoa berak eta presio politikoa Álvaro Colomek.
Twitterren bidez irabazi du bataila hau J.F.Anleuk. Badira adierazpen askatasunaren alde egiteko hainbat bide. Colom desprebenitua harrapatu dute Twitterlariak, baina Europan ez daude hain desprebenituak. Urrun joan gabe, Euskal Herrian baditugu zenbait egunkari itxita, zenbait kazetari giltzapean, torturatuak, baita alderdi politikoak eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso konstantea. Egin egunkarian sartzen lehenak Euzkadiko Ertzainak izan ziren.
Azpian ikusi daiteke polizia nazionala nola sartu zen Egin egunkaria histera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: