Bloging

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-27 00:57

Blog bat nola egin? Zertarako? Zeinendako? Naturaltasunez idatzi behar dela irakurri izan dut noizbait, kartzelako ziega batetik lagun bati idazten zaion bezala edo. Faltsukeriarik gabe eta zintzotasunez; pijaman. Egunean egunekoa, berehala amaitzen omen da kontatzekoa eta egunean egunekoa kontatu behar da. Horregatik bitakora ere deitzen zaio.
Surfeatzen hasi naiz blog bila eta Mikrosierbosen hasi naiz. Baina mikrosierbos ez da blog bat!! Bai, baina esteka interesanteak ditu.
Eta hona eraman nau, Bokeh-a zer den eta eremu sakontasuna ondo eta motz esplikatuta aurkitu dut. Surf egiten jarraitu dut -denbora ihes doa- blogak zabaltzen eta itsungitzen (edo itxungi?).
Nahiz eta ingleses egon, erraz ulertzen da blog honetan artikulu honek eskaintzen diguna; rgazki xinpleak ateratzeko aholku xinpleak, teknologia berriak ikasgaian aplikatzeko blog interesantea.
Aspertu naiz argazkiekin eta blogak.com komunitatean hara zer aurkitu dudan: Ze xinpatika.


Utzi iruzkina: