Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak hobetzeko ikastaroa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-11-04 17:14
1

  • Zure komunikazio kanpainekin kezkatua?
  • Urtean zehar hainbat kanpaina egin behar, helburuak finkatu, aurrekontuak onartu, enpresen proposamenak baloratu... mila kezka sortzen zaizkizu eta, laguntza profesionala behar duzu?
  • Proposatzen dizugun ikastaro honetan komunikazioa nola egin erakutsiko dizugu, prestakuntza, garapena, mezuak, etekina, balorazioak... finean, euskara hobeto saltzeko irizpideak emango dizkizugu.
  • Lau eguneko lan inbertsioa baina sekulako errentagarritasuna.

HELBURUA

 

Euskararen normalkuntza helburu duten komunikazio-kanpainen eragina hobetzeko tresnak eskuratzea.

NORI ZUZENDUA
  • Administrazio Publikoko Euskara Teknikariei.
  • Euskara Plangintzen diseinuan ari diren teknikariei.
  • Euskararen normalkuntzan lanean ari diren eragile sozialei.
AZTERGARIAK
  • Komunikazioa burutzeko gailuak, euren berezitasunak, batez ere, euskararenak.
  • Funtsezko eta oinarrizko komunikazioa; abiapuntua zein den, zein bitarteko erabiltzea komeni den, eta kontuan hartu beharreko bestelako osagarriak.
  • Komunikazioa garatzeko produktuak; sorkuntza eta irudimenaren garrantzia; Aukera desberdinak aztertu eraginkorra izateko.
  • Komunikazio-tresnak aztertzea. Euskarri mota, teknologia berrien garrantzia: web guneei errentagarritasuna bilatzen, doako erreminten eraginkortasuna neurtu, areagotu eta baliatu.
  • Kkostuaren eta onuraren arteko oreka, garestia eta merkea zer den.
IRAUPENA ETA METODOLOGIA

 

Ikastaroak izaera trinkoa du: 16 orduko iraupena (lau orduko lau saio)
PRAKTIKAREN AZTERKETA
    • Eduki eta kontzeptu teorikoen azterketek ikastaroaren %15a hartuko du
    • Praktikaren azterketa; egindako kanpainen azterketa eta kanpaina berriak diseinatzeko tresna praktikoak, ikastaroaren %75a.
    • Kanpainak hobetzeko adierazleak definitzeko eztabaida %10.
PARTE-HARTZE KOPURUA

20 laguneko lan-taldea
LEKUA

Markeskoa jauregia
Otaola hiribidea 1 20600 EIBAR
NOIZ

AZAROAREN 23, 25, 30, eta ABENDUAREN 2an.
Arratsaldeko 3etatik 7etara
IRAKASLEAK
      • Iker Estala. Komunikazio arloan
      • Ainara Martin. Sorkuntza arloan
      • Amaia Arozena. Interaktiboan
PREZIOA

200 €
Diru-sarrera egiteko kontu korronte zenbakia:
3035 0026 20 0260060813
IZEN-EMATEA

EPEA

AZAROAREN 19a.

ANTOLATZAILEAK

Soziolinguistika Klusterra, Euskal Soziolinguistika lan-esparrua duen erakundea. http://www.soziolinguistika.org/, honako enpresen laguntzarekin.

 

Digitalak. Ikus-entzunezko ekoizpenetan berezitutako enpresa, euskal komunikazio-kanpainetan eskarmentu handia duena. http://www.digitalak.com/

Arista. Komunikazio-kanpainen diseinu eta garapenean eskarmentu handiko enpresa. Haien azken lanen artean daude Lagun Aro, Euskadiko Kutxa, RETA apustu etxerako komunikazio aholkularitza eta publizitate kanpainak eta UPV/EHUkoa. http://www.arista.es/

txerra

txerra 2009-12-16 19:13 #1

Ikastaroaren laburpena Karrajuako blogean:<br /><br /><a href="http://karrajua.org/artikulua/euskara_sustatzeko_komunikazio_kanpainak_hobetzeko_ikastaroa">http://karrajua.org/artikulua/euskara_sustatzeko_komunikazio_kanpainak_hobetzeko_ikastaroa</a><br />


Utzi iruzkina: