Otsailaren 21ean, 12:30ean, Plaza Barrian (mozorrotuta joan behar da).21 de febrero a las 12:30 en la Plaza Nueva (hay que ir disfrazados/as).Antolatzailea: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
TXITXIBURDUNTZI egunean ahalik eta pertsona gehienen laguntza beharrezkoa izango da.16:30etik 18:30era 30 minutuko txandak egingo ditugu. Egin beharreko lanak dira: odoloste eta txorizoak zatitzea, banatzea eta barbakoak garbitzea.Animatu eta parte hartu!Para el TXITXIBURDUNTZI hace falta la colaboración del mayor número de personas posible.La propuesta es hacer turnos de media hora desde las 16:30 hasta las 18:30 aproximadamente. El trabajo es partir los chorizos y morcillas, repartirlos y limpiar las barbacoas.Animaros y apuntaros!
Datorren ostegunean, otsailak 19, TXITXIBURDUNTZI jaia ospatuko dugu eskolan, eta arratsaldean txorizo eta odolosteak jango ditugu.Azken urteotan bezala, TXITXIBURDUNTZI, gurasoentzat, 16:45etik aurrera izango da. IGEk txorizoa eta odolostea eskainiko dizkizue.Jaia biribiltzeko eta alaitzeko TRIKITIXA, eskolako dantza taldeak (beraz, dantza egiteko jantzia ekarri beharko dute), txistulariak eta bertsolariak izango ditugu.Como inicio de lo Carnavales, el próximo jueves, 19 de febrero, vamos a celebrar en la escuela la fiesta del TXITXIBURDUNTZI. Como estos últimos años, la fiesta se prolonga...
Hemos recibido la petición de hacer el blog también en castellano y estamos en ello.
Joan den otsailaren 4an, asteazkenarekin, Santa Ageda bezperakoak egin genituen auzuneko kaleetan zehar. Lagun talde ederra elkartu ginen, haur zein heldu, eta giro onean ibili ginen trikitilariak lagun. Abestu, beharbada, ez genuen lar ondo abestu baina ondo pasatu genuen, eta hori da garrantzitsuena. Hurrengoan hobeto.Hona hemen argazki batzuk.Argazkiak.org | Kalean gora, kalean behera © cc-by-sa: Txurdinaga Argazkiak.org | Nor gara gu, zer gara gu © cc-by-sa: Txurdinaga Argazkiak.org | Kantu kantari © cc-by-sa: Txurdinaga
Aurten ere, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, auzoko kaleetan zehar ibiliko gara kantuan. Ohi bezala, arratsaldeko 7etan lotuko gara eskolako sarreran.Otsailaren 2an, astelehena, entsegua egingo dugu arratsaldeko 7:30ean. Animatu eta parte hartu. Ez ahaztu makila!Hauexek dira kantatuko ditugun koplak:SANTA AGEDA (I)Aintzaldu daigun Agate Deunabihar da ba Deun Agateetxe honetan zorion hutsabetiko euko ahal dabe.Zorion etxe hontako denoioles egitera gatozaterik ate ohitura zaharraaurten berritzeko asmoz.Ez gaude oso aberats diruzezta ere oinetakozbaina eztarriz sano gabiltzata kanta nahi ...
Argazkiak.org | Pankarta © cc-by-sa: Txurdinaga Eskolan urtero hutsik egin gabe antolatzen ditugun ekitaldietako bat liburu eta disko azoka da. Aurten ere halaxe egin dugu abenduaren 9, 10 eta 11n. Hiru egunetan zehar aukera izan dugu azken nobedadeak ikusteko eta baten bat erosteko. Argazkiak.org | Liburutegia © cc-by-sa: Txurdinaga Ikusgai izan ditugu liburuak, komikiak, CDak eta DVDak; denetarik apur bat, euskarazko argitalpenen aukeraketa ikusgarrian. Gainera, umeentzat eta nagusientzat, denontzat egon da denon gustuak asebetetzeko moduko eskaintza. Argazkiak.org | Liburuak © cc-by-sa: ...