Santa Ageda bezpera dugu...
Joan den otsailaren 4an, asteazkenarekin, Santa Ageda bezperakoak egin genituen auzuneko kaleetan zehar. Lagun talde ederra elkartu ginen, haur zein heldu, eta giro onean ibili ginen trikitilariak lagun. Abestu, beharbada, ez genuen lar ondo abestu baina ondo pasatu genuen, eta hori da garrantzitsuena. Hurrengoan hobeto.
Hona hemen argazki batzuk.
Argazkiak.org | Kalean gora, kalean behera © cc-by-sa: Txurdinaga

Argazkiak.org | Nor gara gu, zer gara gu © cc-by-sa: Txurdinaga

Argazkiak.org | Kantu kantari © cc-by-sa: Txurdinaga

Iruzkinak
Utzi iruzkina: