Euskal liburu eta disko azoka
Argazkiak.org | Pankarta © cc-by-sa: Txurdinaga
Eskolan urtero hutsik egin gabe antolatzen ditugun ekitaldietako bat liburu eta disko azoka da. Aurten ere halaxe egin dugu abenduaren 9, 10 eta 11n. Hiru egunetan zehar aukera izan dugu azken nobedadeak ikusteko eta baten bat erosteko.
Argazkiak.org | Liburutegia © cc-by-sa: Txurdinaga
Ikusgai izan ditugu liburuak, komikiak, CDak eta DVDak; denetarik apur bat, euskarazko argitalpenen aukeraketa ikusgarrian. Gainera, umeentzat eta nagusientzat, denontzat egon da denon gustuak asebetetzeko moduko eskaintza.
Argazkiak.org | Liburuak © cc-by-sa: Txurdinaga
Olerkietarako ere izan dugu lekua eta hauxe eskolako sarreran jarritako olerki ederra:
Haizea zetorren
hegotik epela,
mila eta bat gau
han eman ostean
karga-karga eginda
istorioz betea.
Ume bat zegoen aiduru, ernea,
aditzeko irrikaz
haizeari beha.
Argazkiak.org | Olerkia © cc-by-sa: Txurdinaga
Musikari leku berezia egin diogu, kantu zahar eta berriekin. Gainera, denon buruan dago oraindik zendu berri den Mikel Laboaren txoria. Sekula ahaztuko ez dugun kantua da Txoria txori:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: