Zenbat irabazten da Wifiarekin? Eta zenbat galdu?
Gaurko artikuluaren izenburua Berriki blogan egiten diren galdera bat da. Ikus-entzunezko edota kazetaritza ikasketetan ordenagailuen, eta nola ez, internetaren erabilera sustatzen ari dira.
Baina klasean Wifiren bitartez konektaturik egoteak ondorioak dakartza, onak zein txarrak. Ikasleek informazioa momentuan bila dezakete, eta dudak azkartasun osoz argitu. Hala ere, badira internetarekin burua galtzen dutenak, eta klaseari ez diote kasurik egiten, MSNarekin eta beste aplikazioa batzuekin pasatzen dute denbora.
Hemendik luzatzen dudan irtenbidea hau da: irakasleak Wifia momentuan konektatzeko eta deskonektatzeko ahalmena izatea, klasearen arreta eta erritmoa kontrolatuz. Nahikoa izango da? Ziurrenik ez...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: