Erronka berriak

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2009-04-23 12:23

Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin badakigu lan tresna dela baina denoi gertatzen zaigu, bat baino gehiagotan gainera, sagarrari koska egiten diogu.

 

Messengerra, egunkariak, jokoak, denetarik! mundu bat hortxe eta zu klase aspergarri batean. Beste egoera bat ere sortzen da, “honek behin aspertu zidan” beraz, ez diot berriz kasurik egingo. Eta gaia interesgarria hala ez, sarea hortxe. Hau gehienetan interesgarria da. Wifi bandak aurrerapenak ekarri ditu baina hainbat klasetan irakasleak ez daki ezta zer egin atentzioa erakartzeko! Zenbat irabazten da Wifiarekin?  Eta zenbat galdu?

 

Irakaslea izango banintz ziur naiz ez nukeela ordenagailuak erabiltzen utziko. Ariketa solteak egiteko egokiak dira, baita hainbat webgune edo datu begiratzeko ere. Dena dela, uste dut HUHEZIn era erabilgarrienean mugitzen hasi direla mundu hau. Berrikin argitaratu zituzten gomendioetan (Etorkizuneko kazetaritzak) blogak irekitzeko gomendatzen zieten ikasleei eta hori sustatzeko, entzun dudanez, zenbait ikasgaietan, blog bat irekitzea eskatzen da. Orain komunikazioko ikasleek bere burutazioak idazteko lekua izango dute, besteekin komunikatzeko. Harreman berriak egiteko, jendea ezagutzeko...

 

 Erronka berriek aukerak zabaltzen dituzte eta hauek aprobetxatzeko gaitasuna da garrantzitsuena. Azken batez, eta Inazio Mujika Iraolak esan zidan lez, blogak dira euskarak garaiz hartu duen trena.


Utzi iruzkina: