Kategoria: web_2
Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin...
Beste batean Iban Arnzabal ere izan zen HUHEZIn hitzaldia ematen baina ezin izan nuen joan. Hala ere, bere inguruan datu batenbatzuk eman beharko ditut. Iban Elgetarra da, 31 urte ditu eta gaur egun Goienako arduradunetako bat da. Bere hitzaldian firefoxez, software libreaz eta blogen ionguruan aritu zen beste gauza batzuen artean eta hitzaldi oso interesgarria izan bazen ere (link pila bat eskaini zituen gehiago jakin nahi zuenarentzat) blogen zatia luzeegi joan omen ze, edo hori diote nire lagunek &n...
Interneteko errege berriak omen dira youtube, flick edo del.icio.us bezalako zerbitzuen sortzaileak baina Wb 2.0ari buruzko mezuan esaten nuen bezala ez dut uste horrela denik. Gaur egungo interneteko erregeak gu geu gara; erabiltzaileak alegia. Egia da gazte inteligente eta bistadun hauei esker igo garela tronura baina neurri batean guk igo ditugu beraiek bertara. Gaur egun internet eremu irekia da, erabiltzaileak ez dira kontsumitzaile soilak, sortzaileak dira eta beraiek egiten dute sarea. Youtube, flickr edo del.icio.us sortu zutenak ere erabiltzaileak ziren, erabiltzaile fustratuak ale...
Informatikaren gurua omen da Tim O’Reilly eta egia esan ez zen batere despistatuta ibili termino hau asmatu zuenean, Web 2.0 alegia. Bere hitzetan tarte digitala txikiagotzen ari da eta egia esan ez zaio arrazoirik falta. Garai batean internet eremu itxia zen, informatikan jakitun ez ginenontzat behintzat. Milioika web-gune zeuden bai amaraunean baina hori zen egin genezaken bakarra, ikusi. Ez zegoen norberak sareari ezer aportatzeko modurik. Gaur ordea, sarea gauza interaktibo batean bihurtu da; gure argazkiak igo ditzakegu (flickr), baita gure bideoak ere (youtube), blogak sortu dit...