Tim O'Reilly eta Web 2.0 terminoa
Informatikaren gurua omen da Tim O’Reilly eta egia esan ez zen batere despistatuta ibili termino hau asmatu zuenean, Web 2.0 alegia. Bere hitzetan tarte digitala txikiagotzen ari da eta egia esan ez zaio arrazoirik falta. Garai batean internet eremu itxia zen, informatikan jakitun ez ginenontzat behintzat. Milioika web-gune zeuden bai amaraunean baina hori zen egin genezaken bakarra, ikusi. Ez zegoen norberak sareari ezer aportatzeko modurik.
Gaur ordea, sarea gauza interaktibo batean bihurtu da; gure argazkiak igo ditzakegu (flickr), baita gure bideoak ere (youtube), blogak sortu ditzakegu (blogak, blogari), munduko txokoak gorde (tagzania) edo munduko erabiltzaile guztien artean entziklopedia ireki bat sortu (wikipedia).
Gaur egungo amarauna ez da garai bateko bera, ez da hasieran zena bezain elitista. Gaur egun, guk egiten dugu sarea eta hortxe du grazia hain zuzen ere, inongo kontroletatik ihes egiten duen euskarri bakarra baita eta hori, altxor handia da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: