HAZI
Jakina da gero eta teknologia berri gehiago eta arrakastatsuagoak ditugula gure gizartean. Jakina da teknologia berri horietara ohitu eta egokitu behar garela. Baina horrek abantailik ba al du?
Noski, abantailak baditu. Adibidez, egunkaria on line bidez irakurri dezakegu etxetik bertatik, inora irten gabe. Baina zer gertatzen da papereko egunkariekin? Hor dago koxka.
Gero eta jende gehiagok erabiltzen du on line sistema egunkaria irakurtzeko. Adibidez, Wall street Journal-en %81ek irakurtzen du on line bidez, eta hori papereko egunkariarentzako izugarrizko atzerapena da. Horren adierazle dugu, orain dela gutxi itxi diren bi egunkari; gehiago, jada Simpsondarrek iragarri dute papereko egunkarien amaiera. Gaur egungo teknologiek hainbat abantaila badituzte, baina, nire ustez, atzerapenak ere izugarriak dira. Hala nola, gero eta makina gehiago daude, beraz, langile gutxiago behar dira. Ba honen gauza berdintsua gertatzen da egunkariekin ere, teknologiari esker papereko edizioa gero eta gutxiago irakurtzen dela.
Nire ustez, hau onartezina da. Bizitza guztian ibili gara papereko egunkariak irakurtzen, eta orain internet bidez irakurri dezakegunean, ez dugu papereko egunkaria erosten. Honek kalte asko ekar ditzazke eta ekarri ditu. Ni, tradizionala naizen aldetik, on line bidez irakurtzearen aurka nago, nahiago paperean irakurri, baina hori norberak erabaki behar du. Hala ere, saltsa ugari piztuko du arazo honek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: