Enpresaren kultura berria eta identitatearen eraldaketa
Karrera hasi zenetik behin baino gehiagotan heldu diogu Komunikazio Korporatiboaren gaiari eta egia esan, nahiko eszeptikoa izan naiz beti enpresaren kultura berri honekiko. Hau da, pertsonak, berrikuntza, kalitatea… eta rollo guzti hori badakizue. Ez naiz benetako intentzioez fidatze (Langileak inorren laguntzarik gabe beraien artean vigilatzea ekartzen duen sistemak ez du usain onik…)
Kontua da (ea zentratzen naizen) atzokoan akojonatuta utzi ninduela klasera hitzaldi bat ematera etorri zen Ulmako komunikazio arduradunak. Kontatu zigunaren arabera, Ulman lan egitea Dysneilandiara oporretan joatearen antzeko zerbait da. Egia esan, aipatu zizkigun ekintza eta neurri guztiak langilearentzat onak iruditu zitzaizkidan baina zer nahi duzue esatea? Niri, mobida honek, beldur pixka bat ematen dit.
Garai batean, lantegia bizitzeko behar genuen dirua eskuratzeko modua besterik ez zen. Esnatu, lanera joan eta zortzi ordu barru (ahal izanez gero behintzat…) poltsikoa beteta etxera itzuli familiarekin bizia disfrutatu ahal izateko. Hau da, lana, nahiz eta gustora egin, funtzionala zen; bizitzeko behar genuen aurrekontua osatzen zuen nolabait esaterarren baina beti ere, gure bizitza zentraletik kanpo.
Orain ordea, lantegiek gure seme-alabentzat bidaiak antolatzen dituzte, basket partiduetara eramaten dituzte, langile-arteko argazki lehiaketan antolatzen dituzte, jubilatuentzat txangoak prestatzen, lantegian bertan gimnasio bat eraikitzen dute edo eskolaz-kanpoko ekintzak antolatzen dizkigute.
Kooperatiben munduan bizi gara (hemen inguruan behintzat) eta neurri batean, erlijio zibil berri bat sortzen ari denaren sentsazioa daukat. Enpresa funtzionalitatetik haratago doa gaur egun, bere besoak zabaldu ditu eta gure biziaren zati handiago bat besarkatzen du dagoeneko. Gure bizia enpresatik irten gabe garatu daiteke. Pixkanaka, enpresa gure identitatean leku handiagoa hartzen ari da. Beste identitate batzuk ordezkatzen ari da, beste erakunde batzuen funtzioak betetzean eta hemendik gutxira, ez gara Beasain edo Oñatikoak izango, Ulma edeo Cafekoak baizik. Niri behintzat, beldurra ematen dit, zer nahi duzue ba esatea…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: