Gaur, Xerezaderen Artxiboan zientzia fikzioaren klasiko bat: "Zuek guztiok, zonbiok", Robert Heinlein-ena. Itzulpena: Jasone Larrinaga.   Tabernari bat eta gizonezko bezero bat hizketa intimoan tabernako txoko batean. Bezeroak bere aitorpena egin ahala, deskubrituko dugu ez dela inondik ere dirudiena. Baina agian ezta bere solaskidea ere. Agente sekretu bat, denbora makina bat, mendeku bila dabilen eta istorio harrigarri bat kontatzen duen gazte bat, joan-etorriak denboran atzera eta aurrera. Eta bakardadea, bakardaderik erradikalena. Ausartzen bazara, lo...


Azken hilabeteotan Uemak eta Udaltopek egindako jardunaldiak izan dira. Eta jardunaldien ostean, ohitura bihurtu den legez, euren materialak igo dituzte sarera: ponentziak, bideoak, argazkiak eta abar.Horiek aztertzen ibili naiz azken aldion, eta horietatik batzuk nabarmendu nahi ditut hurrengo artikuluetan. Gaur dator lehena, Jone Miren Hernandezen ponentzia udaltopen: ponentzia bera eta bideoa.Lasarteren gaineko kontaketa polita eta esanguratsua egiten du Jone Mirenek ponentzian. Euskara eta identitatea lotuz. Etorkin askoko herri batek zelan lortu duen euskalgintzaren erreferente bihu...


Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero...


Deustura etorri zen Patxi Lopez asteazkenean. Diskurtso prefabrikatu eta erraz bat bota zuen lehen 30 minututan. Gero ikasleok galderak egiteko aukera izan genuen. Galdera asko baina erantzun gutxi. Erantzunak ere aurretik prestatutakoak; bulego, bilera eta marketing kanpainetan.   Lopez Lehendakari izango dela sinistuta dago. Logikoa izan daiteke; beti errazagoa baita partidua irabaztea futbolari bat kaleratzean. Kasu honetan 9 parlamentari kaleratuko dituzte “sozialista” espainiarrek. Nola galdu?   Hainbat galdera sortzen zaizkit honen harira; ezker abertzalea at geratzean, zei...


SANFERMINAK GAINBEHERAN

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-07-11 12:42

Berriz ere sanferminetan gaude. Hogeita lau orduko festa erraldoia astebetean zehar. Denetik egiteko aukera omen dago euskal jai hauetan, baina, ezerengatik ezagunak badira sanferminak, zalantzarik gabe, entzierroengatik da. Gainerako ikuskizunak, egia esanda, beste jai batzuetan ere badauzkagu eta. Bada, egunotan entzierroak ikusten nabil. Telebistan, jakina, urteek jada ez baitidate parrandarako gogo handirik uzten, ez behintzat horrelako parrandetarako. Eta, entzierrook ikustean, gauza batek tristetu nau gehien: sanferminen gainbeherak. Alderdi askotan suma daiteke gainbehera hori. ...


Ez diot anonimotasunari uko egiten, aukera zilegia iruditzen baitzait, batez ere, edonor zerbait adierazteko libre sentitzen ez denean.  Kasu horietan ere ordea, ez da ahaztea komeni benetako helburua askatasun osoz aritzea izan behar duela: gotorlekuko su goxoak etsaiaren sua baino oztopo handiagoa izan daiteke aurrera egiteko. Kanpora ateratzen ez bagara Hiroo Onoda-ri bezala gerta dakiguke. Inoiz entzungo zenutenez, 1974an Filipinetan topatu zuten II Mundu Gerrako soldadu japoniarra zen Onoda: gerra ez zela bukatu uste zuen eta bere nagusia izandakoa eraman behar izan zuten beregana...


Karrera hasi zenetik behin baino gehiagotan heldu diogu Komunikazio Korporatiboaren gaiari eta egia esan, nahiko eszeptikoa izan naiz beti enpresaren kultura berri honekiko. Hau da, pertsonak, berrikuntza, kalitatea… eta rollo guzti hori badakizue. Ez naiz benetako intentzioez fidatze (Langileak inorren laguntzarik gabe beraien artean vigilatzea ekartzen duen sistemak ez du usain onik…) Kontua da (ea zentratzen naizen)  atzokoan akojonatuta utzi ninduela klasera hitzaldi bat ematera etorri zen Ulmako komunikazio arduradunak. Kontatu zigunaren arabera, Ulman lan egitea Dysneilandiara op...


Beste artikulutxo jakingarri bat. Kasu honetan eskutitza da. Identitate guztiak ez dira berdinak, bistan da. Baina ez eduki diferenteak dituztelako, izaera bera dute desberdin. Ez da, inondik inora, berdina euskaldun naturala (inguru soziolkulturalak horrela sortu duen euskara hiztuna) eta euskaldun artifiziala (inguru politiko-diskurtsiboaren eraginez sortua). Biak, noiz edo noiz, batera ageri ahal dira pertsona bakar baten jardunetan; inguruak agintzen du zein agertu. Baina identitate-logika desberdinak dira, oso. http://www.gara.net/paperezkoa/20080213/62523/eu/Zer-demontre-egin-behar-du...


Gaurkoan zorriei eman behar diet hitza, irrikitan baitaude beren iritziak azaltzeko, zertaz eta identitateaz. Ausartak dira gero!


Zorri 1: Ez dakizue zer! Zorri 2: Zer? Zorri 1: Entzun ditut Jozulin eta Gumer berbaz! Zorri 2: Ez da gauza bakana, baina, dena dela, kontaidazu, ze goizean, dutxan, laban egin eta erori naizenez, duela ordu bat arte ezin izan naiz bururatu (*). Bainuontziko zurrunbiloak irentsi ez nauenean... Zorri 3: Nik entzun bai, baina ulertu tautik ez. Zorri 1: Ba, oraingoan kontu potoloak erabili dituzte. Zorri 4: Holangorik! Zer dela eta? Zorri 1: Jozulinen mezu bat, Opá abestia euskaratu zuenekoa. Jozulinek zioen, arduratuta, euskaratzeko abesti hori berori aukeratu izanak frogatzen duela ...


Azken iruzkinak