kulturgiltza

Beste artikulutxo jakingarri bat. Kasu honetan eskutitza da. Identitate guztiak ez dira berdinak, bistan da. Baina ez eduki diferenteak dituztelako, izaera bera dute desberdin. Ez da, inondik inora, berdina euskaldun naturala (inguru soziolkulturalak horrela sortu duen euskara hiztuna) eta euskaldun artifiziala (inguru politiko-diskurtsiboaren eraginez sortua). Biak, noiz edo noiz, batera ageri ahal dira pertsona bakar baten jardunetan; inguruak agintzen du zein agertu. Baina identitate-logika desberdinak dira, oso. http://www.gara.net/paperezkoa/20080213/62523/eu/Zer-demontre-egin-behar-du...


Bi testu hauetan Olentzero darabilte euskal kulturaz hitz egiteko. Olentzero, nonbait, euskal kultura eta identitatearen paradigmatzat jo dezakegu. Irakur izatzue testuok eta zuen iritzia idatzi. Lehenengoak euskal kulturaren egiak eta gezurrak agerian utzi nahi ditu, baina barrenean daraman konplexua da interesagarriena: euskal kulturak, euskarak, euskal identitateak bera ere,  "benetakotasunaren muina" izan beharko lukete... Jatorri zahar, gogor, betierekoa duen HARRI kultura. Ideologia modernoek eta mundu modernoak, oro har, kultura hori "prostituitu" dute: egitasmo politikoen xede...


kulturgiltza 1456150616303

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko masterreko Eduardo Apodakaren saioak betetzeko eta osatzeko da blog hau. Bertan euskal kulturari eta identitateari buruzko gogoetak topatu dituzue.