Olentzero postmodernoa: Euskal Kulturaren ajeak, logikak eta ideologiak

kulturgiltza 1456150616303 kulturgiltza | 2008-02-18 12:15

Bi testu hauetan Olentzero darabilte euskal kulturaz hitz egiteko. Olentzero, nonbait, euskal kultura eta identitatearen paradigmatzat jo dezakegu.

Irakur izatzue testuok eta zuen iritzia idatzi.

Lehenengoak euskal kulturaren egiak eta gezurrak agerian utzi nahi ditu, baina barrenean daraman konplexua da interesagarriena: euskal kulturak, euskarak, euskal identitateak bera ere,  "benetakotasunaren muina" izan beharko lukete... Jatorri zahar, gogor, betierekoa duen HARRI kultura. Ideologia modernoek eta mundu modernoak, oro har, kultura hori "prostituitu" dute: egitasmo politikoen xede bihurtu dute edo merkatugai zikina...

http://blogs.diariovasco.com/index.php/cuevavasca/2006/12/17/el_olentzero_prostituido

 

Bigarren testuan euskarari buruzko paragdima aldatu beharraz ari da Pruden Gartzia. Jakin aldizkaria agertu zen testua. Intesgarria da gure asmoak eta jarrerak "unibertsalizatu" beharra agerian uzten duelako, hau da, kemen eskasa dugu geurez (nor bere jarreretatik) aritzeko. Norberaren "egitura psikosoziala" indar gutxiko eragilea da, antza. Enparau ideologiko handia (paradigma bat) behar omen dugu egin nahi dugunari zentzu "onargarria" emateko.

http://es.geocities.com/elezkano/Olentzero.doc


Utzi iruzkina: