Lasarte: euskara eta identitatea
Azken hilabeteotan Uemak eta Udaltopek
egindako jardunaldiak izan dira. Eta jardunaldien ostean, ohitura
bihurtu den legez, euren materialak igo dituzte sarera: ponentziak,
bideoak, argazkiak eta abar.
Horiek aztertzen ibili naiz azken aldion, eta horietatik batzuk nabarmendu nahi ditut hurrengo artikuluetan. Gaur dator lehena, Jone Miren Hernandezen ponentzia udaltopen: ponentzia bera eta bideoa.
Lasarteren gaineko kontaketa polita eta esanguratsua egiten du Jone Mirenek ponentzian. Euskara eta identitatea lotuz. Etorkin askoko herri batek zelan lortu duen euskalgintzaren erreferente bihurtzea. Irakurri eta entzun beharrekoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: