Kategoria: oria
Azken hilabeteotan Uemak eta Udaltopek egindako jardunaldiak izan dira. Eta jardunaldien ostean, ohitura bihurtu den legez, euren materialak igo dituzte sarera: ponentziak, bideoak, argazkiak eta abar.Horiek aztertzen ibili naiz azken aldion, eta horietatik batzuk nabarmendu nahi ditut hurrengo artikuluetan. Gaur dator lehena, Jone Miren Hernandezen ponentzia udaltopen: ponentzia bera eta bideoa.Lasarteren gaineko kontaketa polita eta esanguratsua egiten du Jone Mirenek ponentzian. Euskara eta identitatea lotuz. Etorkin askoko herri batek zelan lortu duen euskalgintzaren erreferente bihu...
Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik,eta baita emariagatik ere. 75 kilometro luze ditu, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).