Joder, beti berdin! (Igandeko prentsa II)
Joseba Macias-en elkarrizketa Bernardo Atxagari Zazpikan (beltzak nireak dira):
-Me ha sorprendido encontrarme con su blog (www.atxaga.org/blog). Un formato que,en muchos casos, tiene mucho de narcisista, de culto ególatra y auto-satisfacción...
-Sí,estoy muy de acuerdo contigo el papel de los Blog. Pero yo lo he abierto sólo para obligarme a escribir de una cierta forma.
Ez dakit zerk nekatzen nauen gehien, kazetariaren galderak baieztapenak,
Atxagaren "muy de acuerdo" hori ala “pero yo lo he abierto para...”. Alegia,
besteen blogak narzisista-egolatra batzuen kanpai jotzeak, baina nirea... nirea
desberdina da. Enfin.
Iruzkinak
leire 2009-02-24 11:00 #1
Egolatrak ei gara, narzisistak, aauto-satisfakziorako joerak dauzkagu...

Kokoteraino nago horrelako afirmazioekin! Badirudi blogen (edo
blogarion) bekatua, akatsa edo birtudea dela. Nik, ostera, horrelako
joerak prentsa idatziko zutabegile batzuei ERE ikusten dizkiet. Izenik
esan gabe.

Dena den, gora onanismoa!

Benito 2009-02-24 16:36 #2
Mezu honi erantzuteko zerbait izan dut gogoan, baina ispiluaren aurrean Atxaga style permanente egin berriari begira nagoela, ikara moduko zerbaitek kitzikatu dit gorputz osoa goitik behera, neure zentzumen guztiak bereganatu dizkit karakolilo egin berrien txiribueltak, zoratu nau atzamarren artean haien laztanak, plazerrean murgildu naiz gozamearen gozamenaz mundua ahaztuta...
Ai! Zer post polita geratu zaidan! Lastima hau nire bloga ez izatea. Portzierto, zer esan behar nuen hemen? Nortzuk zaituztet zuek? Atxaga ezagutzen dut? Berak ezagutzen nau?

Utzi iruzkina: