Non daude idazleen webguneak?
Inkesten arabera, pozez hartu da Atxagaren web-orriaren inaugurazioa, blog eta guzti. Pozgarria da, bai. Harrigarria ere bada, bestalde, ze euskal idazle gutxik daukaten webgune propioa gaur egun, inguruko erdal idazleekin konparatuta. Itxaro Bordak badu bat, Armiarmaren barruan, eta orain Atxaga sartu zaigu. Besterik? Nik dakidala ez. Batzuek (gutxik) bloga daukate, bai, baina osoago litzateke Atxagaren antzeko gune bat: albisteekin, testuekin, argazkiekin. Eta blogarekin, noski.
Agian, Atxagaren ereduari jarraituz (eta CodeSyntax enrollatu eta idazleentzako eskaintza bereziak egiten hasten bada) euskal idazleen webguneen zaparrada izango dugu hemendik aurrera.
Hala bedi.
Bitartean, euskalduna ez den idazle baten blog berria aurkeztera natorkizue oraingoan. Nire iradokizuna interesatua eta partziala da guztiz. Baina literatur-zaleentzat interesgarria izango dela pentsatzen dut.
On egin!
Iruzkinak
Blath 2007-10-23 21:27 #1

Galdera bera egiten diot nik nire buruari zenbaitetan... Eta nahita ere ezin aurkitu! Zenbaitetan ordea, badira antzerakoak izan litezkeen zenbait webgune testuak aurkitzerako garaian adibidez (Susaren webgunea kasu...).

Hala ere, eskerrik asko luzatutako proposamenengatik! Eta bide batrez, zorionak zure blogarengatik!

Emea 2007-10-25 09:35 #2
zergatik da pozgarria Atxagak weba edo bloga izatea? Egiteagatik soilik poztu behar dugu? Ba ni sartu naiz bere blogera, eta 2 gauza ikusi ditut: 1, izugarrizko parrafada luzeak idatzi dituela post bakoitzean, eta batez ere, 2: ez duela erantzuteko aukerarik eman. Zer uste du, Atxaga delako soilik merezi duela denbora galtzea pantailan begiak erretzen, iritzirik eman ezin den testu bat irakurtzen. Ikusten duzue, asko haserretu naiz. Behera Atxaga.

Kevin Heredia 2007-10-25 19:43 #3
Emea, utzi alde batera txorakeriak.

Igandean, buruz buruko gogoangarria!!!

http://kevinheredia.mundua.com

Kevin is Love

Taperware kolektiboa 2007-10-25 20:41 #4

Gu harritu gaituena da, euskal idazle izanda, sartu eta lehen kolpean dena gazteleraz aurkitu izana.

Kevin Heredia hau ez dakigu idazle ote den, baina iluminatu hutsa behintzat bada.

iturri 2007-10-26 22:10 #5
@Taper: Gazteleraz azaltzea ez da izango ordenagailua gazteleraz konfiguratuta izateagatik? Niri, behintzat, euskaraz atera zait.

@Eme: paper-gizona da Atxaga eta orain internet-en idaztea zer den ikasi beharko du. Adibidez, Javier Ortizi 7 urte kostatu zaio bere apunteak komentarioetara zabaltzea.

Taperware kolektiboa 2007-10-28 21:21 #6

Arrazoi duzu, Iturri, gazteleraz konfiguratua geneukan ordenagailua. Geneukan, dagoeneko euskaratu dugu-eta.

Mila esker Iturri eta barka Atxaga eta gainontzekook.

katixa 2007-10-29 17:20 #7
Gaur, Miren Agur Meabek Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria jaso duela irakurtzearekin batera, bere web-gunea ere deskubritu egin dut.
Aspaldi eguneratu gabea dirudi, baina txukuna iruditu zait.
Sekretuan gordetzen ote zenuen, Miren Agur?
www.miren-agur-meabe.com

Utzi iruzkina: