Kategoria: codesyntax
Argazkiak.org sortu duen enpresak, CodeSyntaxek, ohitura du 2005etik CodeSyntax Eguna ospatzekoa. Uztaileko ostiral bat hartzen dugu lankide guztien artean egunpasa egiteko.Argazkiak.org | Meaztegi Kluba (Trapagaran, Bizkaia) © cc-by-sa: asarasuaAurten, goiza Trapagarango Zugaztieta auzoko Meaztegi golf klub publikoan praktikatzen ibili ginen. Eguerdian, Maite erretegian egin genuen babarrun-jana, Zugaztieta bertan, eta arratsaldez Max Center merkatalguneko bolatokian izan ginen txirloak botatzen nor baino nor amerikarrago.Eguneko irudiak etiketa honekin gordeko ditugu.
Inkesten arabera, pozez hartu da Atxagaren web-orriaren inaugurazioa, blog eta guzti. Pozgarria da, bai. Harrigarria ere bada, bestalde, ze euskal idazle gutxik daukaten webgune propioa gaur egun, inguruko erdal idazleekin konparatuta. Itxaro Bordak badu bat, Armiarmaren barruan, eta orain Atxaga sartu zaigu. Besterik? Nik dakidala ez. Batzuek (gutxik) bloga daukate, bai, baina osoago litzateke Atxagaren antzeko gune bat: albisteekin, testuekin, argazkiekin. Eta blogarekin, noski. Agian, Atxagaren ereduari jarraituz (eta CodeSyntax enrollatu eta idazleentzako eskaintza bereziak egiten has...
Zein ondo posizionatzen den Google-n blogak.com plataforman idatzitakoa, zoragarria da! Atzo tarragonako kazetari baten artikuluarekin egin nuen topo, Eibar K.E.ak ateratako kartela, hemen komentatutakoa, kritikatzen zuena. Ez zitzaidan batere gustatu Nacho Carrizo -k idatzi zuena. Eta bere blogean erantzuteko aukerarik uzten ez zuenez, eta ezta kontaktatzeko modurik ere, nire blogetik erantzutea erabaki nuen.Eta gaur, Googlen kazetariaren izen-abizena bilatuta, nire erantzuna dago bere blogaren aurretik, nahiz eta berea Google-ren Blogger plataformakoa izan. Hemendik zorionak blogak.c...
Gabonak baino lehen hotz ikaragarria egiten zuen arratsalde ilun batean Luistxo Fernandez Eibartarra izan genuen geure artean Huhezin. Luistxok (eta ez Luis) Eibarko behealdean, nire etxetik ez oso urruti, aurkitzen den enpresa batea egiten du lan, Codesyntaxen. Kazetaritza ikasi bazuen ere lan egiten duen enpresa horretan softwarea eta interneteko estrategiak lantzen dituzte, erabiltzaileei ordenagailu bidezko lana ahalbidetzeko. Berak gaur egun hainbeste erabiltzen ditugun webguneak sortu ditu. Esate baterako, orain momentuan zure eta nire arteko komunikazioa ahalbidetzen duen web...
Gabon! Batez ere azken boladan konturatu naiz Blogak.com-i gauza garrantzitsu bat falta zaiola: bilatzailea. Bilatzailea esaten dudanean tag eta izen bilatzailea dinot. Izan ere, pertsona batzuen blogetara edo egun batean norbaitek idatzi zuen artikulu bat irakurtzeko aukerarik ez dugu beraren izenaz gogoratu ezean. Honekin guztiarekin esan nahi dudana zera da; nahiz eta artikuluetan tag bat edo batzuk idatzi zaharra egiten denean galdu egiten dela interneteko zulo sakonean eta ez dela batere bidezkoa. Adibidez, orain dela gutxi gelakide batek esan zidan bere Flickr-eko argazkiak ikusteko,...
Jai eguna askorentzat baina... Web 2.0 klasietan, egunero zeozer berrixa ikasten dala frogatzeko aukera dakazue hemen. Gaurkuan, Joxe Arantzabalek Eibarko CodeSyntax enpresak sortutako Tagzania programa erablitzen irakatsi digu. Hona hemen, proba bat eitxeko, Eibarko kalerik onenan HEART*(periferiakuen baimenaz...ejem...:P) kokapena. tagzaniapasteEIBAR, Juan Gisasola Kalea map - Tagzania