Googlen ondo

josu 1456149891816 Josu | 2007-09-02 02:22
1

Zein ondo posizionatzen den Google-n blogak.com plataforman idatzitakoa, zoragarria da! Atzo tarragonako kazetari baten artikuluarekin egin nuen topo, Eibar K.E.ak ateratako kartela, hemen komentatutakoa, kritikatzen zuena. Ez zitzaidan batere gustatu Nacho Carrizo -k idatzi zuenaEta bere blogean erantzuteko aukerarik uzten ez zuenez, eta ezta kontaktatzeko modurik ere, nire blogetik erantzutea erabaki nuen.

Eta gaur, Googlen kazetariaren izen-abizena bilatuta, nire erantzuna dago bere blogaren aurretik, nahiz eta berea Google-ren Blogger plataformakoa izan.

Hemendik zorionak blogak.com-en garatzaileei. Horrekin eta pare bat trukotxorekin aurre hartu diot tipoari. Gutxienez noiz edo noiz erantzuna aurkituko duela suposatzen dut. :-)

Gorka

Gorka 2007-09-03 01:01 #1

Alaaa. Publizitateko irakasleak dioen bezala: "Google es Dios"<br />


Utzi iruzkina: