LUISTXO FERNANDEZ HUHEZIN!

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2007-01-31 17:20

luistxo

Gabonak baino lehen hotz ikaragarria egiten zuen arratsalde ilun batean Luistxo Fernandez Eibartarra izan genuen geure artean Huhezin.

 Luistxok (eta ez Luis) Eibarko behealdean, nire etxetik ez oso urruti, aurkitzen den enpresa batea egiten du lan, Codesyntaxen. Kazetaritza ikasi bazuen ere lan egiten duen enpresa horretan softwarea eta interneteko estrategiak lantzen dituzte, erabiltzaileei ordenagailu bidezko lana ahalbidetzeko.

Berak gaur egun hainbeste erabiltzen ditugun webguneak sortu ditu. Esate baterako, orain momentuan zure eta nire arteko komunikazioa ahalbidetzen duen webgunea, blogak.com. Baina ez da berak sortu edo sortzen lagundu duen produktu bakarra, ezta pentsatu ere. Bera sustatu.com-eko sortzailea bada, eta baita aurki.com, eta eibar.org eibartarren posta zerrendarena ere.

Baina berak batez ere sortu berri duten eta sekulako arrakasta izaten ari diren webguneari buruz aritu zitzaigun, tagzaniari buruz. Tagzania google mapsak erabiltzen dituen google earthen antzeko webgune bat da. Baina arrakastaren giltza edo ezaugarri ezinbesteko bat du bere baitan: etiketak, web 2.0-ren ezaugarri klabea. Izan ere etiketei esker zu topatzen ari zaren lekua aurkitzeaz gain, bertan jendeak gustuko ituen lekuak edo edozein arrazoirengatik aukeratutako tokiak azalduko zaizkizu. Hau da, honen bidez, gustuko ditugun gauzak gainontzeko erabiltzaileekin partekatzeaz gain, erraztu egiten dizkiegu gauzak grafikoki ikusteko aukera dutelako.

Horrez gain, Tagzaniako mapak gure blogetara ere ekar ditzakegu arazo barik, eta askotan primeran datoz jorratzen ari garen gai edo lekuari interaktibitate kutsua emateko.


Utzi iruzkina: