Kategoria: idazleak
Mikel Laboari buruz idatzi nuen azken post-a. Asko gara Mikelekin hazi garenak eta horregatik, Mikelekiko lotura berezi bat genuen. Hazi egiten gara eta hazten garen heinean gauzak berriak deskubritzen ditugu. Laboa euskal musikaren baitan handienetarikoa zen. Txikia nintzenean musika asko entzuten nuen, baina nerabetasunean, irakurtzen hasi nintzen. Denborarekin idazle berriak ezagutu nituen: Juan Luis Zabala, Mariasun Landa, Pako Aristi, Karmele Jaio... Ez dut gogoan nola heldu nintzen baina horrelako batean, Alfonso Sastreren liburu bat heldu zitzaidan. Gazteleraz idatzia bai, ba...
Berandu nator, betiko legez, berandu heldu naiz. Ez naiz iritsi, ez naiz ailegatu. Ez naiz iritsiko Gotzon, gaur ere ez naiz ailegatuko. Esan zidaten bisitan joateko, ez nintzen iritsi, eta geratu naiz zure azkena barik. Zure akuiluagatik izan ez balitz irakurtzeke geratuko nintzatekeen Loramendi batek esango zukeen bezala, aldia inoiz ez baita geldirik. Ez nintzen heldu, ez nentorren, eta joan zara, eta ez ahotik eskura, aho bete hortz eta esku hutsik lotu garen arren, zeu beti izanda hain esku zabal eta mihi zorrotz bezain artezeko aho beldur gabekoa. Torrealdai makurtu zu...
Subentzioak lortzeko modua (eta ni enteratu gabe)
"Mondragón-Arrasate es, en cierta manera, la perfección del soñado mundo del nacionalismo vasco, el piso piloto. Ese mundo donde se aúnan el ingenio de la raza, su capacidad creativa, su inmensa fortaleza de espíritu, con la creencia en la superioridad mítica. Allí, antes de que hubiera industria, crecían valerosos vascones que cazaban osos y se los comían junto con su familia en un entorno idílico que cantan hoy los subvencionados escritores en euskera."Arrasate, un mundo perfecto. Jorge M. Reverte.El País, 2008-3-8
Esaten dute posturak garrantzia duela. Ez dela gauza bera eserita, zutik edo ohean egitea. Egin, edozein tokitan egin daiteke, egiaz. Berdin hondartzan zein kartzelan (nik hondartzan nahiago). Gehienok aulkian eserita egiten dugu, ordea, salbuespenak salbuespen. Truman Capotek ohean etzanda idazten zuen, bere zetazko txabusina soinean. Nabokovek zutik ekiten zion idazteari, atril baten laguntzaz, bi orduz eta goizez beti. Ernest Hemingway eta Philip Roth, biak postura bertikalaren lagunak omen, idazmakina apalategi batean kokatuta lehenengoa, bizkar arazoak tarteko bigarrena. Baina lehen e...
Inkesten arabera, pozez hartu da Atxagaren web-orriaren inaugurazioa, blog eta guzti. Pozgarria da, bai. Harrigarria ere bada, bestalde, ze euskal idazle gutxik daukaten webgune propioa gaur egun, inguruko erdal idazleekin konparatuta. Itxaro Bordak badu bat, Armiarmaren barruan, eta orain Atxaga sartu zaigu. Besterik? Nik dakidala ez. Batzuek (gutxik) bloga daukate, bai, baina osoago litzateke Atxagaren antzeko gune bat: albisteekin, testuekin, argazkiekin. Eta blogarekin, noski. Agian, Atxagaren ereduari jarraituz (eta CodeSyntax enrollatu eta idazleentzako eskaintza bereziak egiten has...
Ez zaizkit gaur egungo idazleak gustatzen. Ezta artistak ere. Hausnarketak egiten jartzen direnean jasangaitzak suertatzen zaizkit. Liburuak eta koadroak nahiago ditut. Bertan gelditu daitezela, isilik. Edo ez dezatela ezer egin.Ez ditut faltan botako.