Bidartekoan

...and yet so long the way to go

Te recibí con un verso, con otro me despido de tí; del recuerdo de la luz de tus ojos cuando sonríes que hasta la niebla del Jurra mendi disipas, pero también también del futuro difícil que no habla, sino que susurra, predice... y falla siempre nunca ...


Inch-Allah

No profile photo Bidartekoan | 2009-05-18 15:11

Ojala se cumplan tus deseos, ojala encuentres horizontes que paguen los cuidados del camino ojala las canciones vuelvan a significar y las palabras tintineen en tu aliento, y se encaracolen en tus oidos en claves de fa, ojala aprendamos a ver principes en sapos y a ver sapos en principes ojala no sueñes con quitarte el polvo del camino, sino con que el polvo es de seda, porque asi lo es, un manto de tiempo vivido y precioso porque todos los caminos, los bonitos y los feos no son mas que eso: caminos


Laisser tomber

No profile photo Bidartekoan | 2008-11-06 11:17

He leido,tu reproche a la distancia,tu rugido de rabia contra el azar,y tus disposiciones de curatu medicina de sopor,y esta bien, todo esta bien.Estoy oyendo a Miles Davis,Miles Gloriosus que le dijo aquel periodista cuando murio,casi de tu gremioun regular,estoy oyendo"Time after time" su take, claro,lo oi,lleno de mosquitos,la segunda vez que me fuia mi boheme particulara mi huida hacia ese futurocontrolable, decia yo,cuando me plante en la mitad de Minnesota,"aguas que refejan el cielo",en lengua Chipewa,y el megainstituto aquella cancion,que por los nerviossalia tardia de la pobre cant...


Berandu nator, betiko legez, berandu heldu naiz. Ez naiz iritsi, ez naiz ailegatu. Ez naiz iritsiko Gotzon, gaur ere ez naiz ailegatuko. Esan zidaten bisitan joateko, ez nintzen iritsi, eta geratu naiz zure azkena barik. Zure akuiluagatik izan ez balitz irakurtzeke geratuko nintzatekeen Loramendi batek esango zukeen bezala, aldia inoiz ez baita geldirik. Ez nintzen heldu, ez nentorren, eta joan zara, eta ez ahotik eskura, aho bete hortz eta esku hutsik lotu garen arren, zeu beti izanda hain esku zabal eta mihi zorrotz bezain artezeko aho beldur gabekoa. Torrealdai makurtu zu...


Sudurzut barik... sudurrez aurreraZe sudur punta minduta jakonat sudur puntu beste barik ez jakonat beste inon minik sudur punta baino ez jonat asmaten bestea minberatzeko galdu jonat esperantza hordirik atera naiz tabernatik eta zugaz akorduan nabilela han non joten dudan sudurrez aurrera ez aparkatzeko seinalearen kontra Horregatik utzi nauzulako gauero joten dot ez aparkatzeko seinalaren kontra sudurragaz neure moztasunaren erdian ez dot eta sentitzen bihotz erreaz gain sudurra baino.


(Beste) Blues... batGauero legez jausi jataz izarrak betazalakaz batera behera. Jausi jataz gauean gauean legez betazalak baino beherago izarrak jausi jataz behera biringanera oin zoletara Orpoetatik tenk egiten deustee behera lurrera biringanea baino beheragora izarrak zuk utzi ninduzunetik aurrera


Pirqék paragrafoa esan gura du. Oso garrantzia handikoa dira Bibliako filologiarako; famatuenetakoak Elizer Rabiak idatzitakoak dira. Nago "paragrafo" berbak ere ez ote duen gauza bera esan gura izango, hau da, grafoaren alboan idatzitako glosak, azalpenak edo marginalia hori, orrialdeetako alboetara egon ohi zirenak. Niri beti iruditu zait oin oharretan idazten nituenak interesgarriagoak zirela testuaren gorputzean bertan emandakoak baino. Michel Montaigneren prosa adibidez (Jon Casenavek azaldu zidan behin) digresiotik digresiora doa, eta badakizue Montaigne oso izan zela inportantea Fran...


Soloan nagonean Eguzki berotan Nire pentsamendua Lekurik askotan Pediatrarenean gaude, Ezagutzen dut nire kidea Nekatuta dago, badakit nik, Eta ikaratuta, Ondo ezagutzen baitut nik nire kidea. Pediatrak halan diotso, "cuando le des pecho…" ikusi dut kartela pediatraren buruaren gainetik: EL PECHO NO TIENE HORARIO eta hasi naiz gizonezkoen hantustearekin: "zertan daude ba sindikatukoek langileen kolektibo honetaz arduratu barik" "No! Los pañales se los cambio yo!" diotsot pediatrari begiratu dit pediatrak, sumatu ere ez zuen egin nire presentzia, ordura arte, behin begiratu eta ostera er...


Devotio edo Invocatio... ez dakit zein Erromatarrek, burruka baino lehenago egin ohi zituzten gauzak dira hauek, gero "gauza" horiek pasatu ziren erretorikara, eta handik katolikoen otoitz ohituretara. Pentsamendu arkaikoan (hau da antzinatasun klasikoa baino lehenagokoan, nahiz eta eguneraino dirauen) mundu honetako gauzak josita zeuden beste munduko gauzekin, baina hain josita ezen pentsatzen baitzen hemengoa hango ispilu zuzena baizik ez zela, baina hain horrela ze hemen burruka bat irabazteko zure jainkoak irabazi behar ziola burrukan bestearen jainkoari. Gogoratu zein polito dagoe...


Erruak...

No profile photo Bidartekoan | 2008-08-16 13:43

Iraganak, jada ez hain hurbilak mina dakarkit baina ez dakit zure amildegia zenentz edo neure antzutasuna. Eta ez dut gura nire aurreko antzutasunera itzuli beti izan ei naiz eta oparoahalaxe dioste,maite!



Bidartekoan

Nire iritziak argalak dira; ez dira iritzi, ez naiz apala (ez dut zertan). Baina hemen datozenak ez dira inportanteak, ez dute ezer konponduko, agian bakarrik nire barru etena, edo (most likely than not), horixe bera ere ez. Hau nabil egiten josi behar dudalako, josi, orratzari eutsi, besterik ez. Ez dut Ulyssesik behar... jostearekin nahikoa dea, ea azkar doan denbora... Hain du erakutsi dudan autismo honek usain adoleszentea nire berroegeitakan nabilelarik, eta hala ere, Canetti, ez dugu ba batzuetan ere sasi-ezkutatze terapeutiko horren beharra!