Argi-itzaletanbiziko garaaurrerantzeangaldu ditugugaztaroko ziurtasunakbetiko...(?)maitea-bukatu da sari banaketako oturuntzanganbak jaten eztabaidatu genuen inozentziajan baitugu maliferus zuhaitzetiketa konturatu garazein gauden biluzikzein behar ditugun gezurtxoakjarraitzeko
Ez dut pentsatuko maitea,larregi pentsatu dutlar asmatular amestuez dut gehiago gure... nire etorkizunaimajinatukoez diet zure (nire...) beldurreiaurrea hartukoegizu zeuk lan
Gaztetan goregiamets egindako arimakez du bakerik aurkitzenbizitzaren lautasunaren kontraegingo du plasteulitxoakkotxeko kristalaren kontra bezala
Is it a crime?I still want youhalaxe pentsatzen nuenBilboko San Frantziskon bizi nintzeneanhesteak lehertu beharrezberoaren beroazbi uda orain jadasexu langileak ingurukaUdal polizia faxistatotal euskal erdalduna beraeta pastileroa gaineraafrikarrak jipoitzengaldetu aurretikhalaxe daneuk ikusi dodalakonTa hori ez dit inork kendukoinongo epailekez MBAkez kazetilerokBaina Is it a crime was it a crime? That I want to want me too Sade?Paix en Suize!!!Nire itsas artelizar hostozkoemakume sorginak ereutzia ninduen ordurakota ni zuri... hari helduta...beroa sartzen zen lehiotikSa...
Egun desegun latz baten aurreko susmo bustiak inguru-minguru, kristaletako negarrek gure hutsaldasuna iduritu ez ezen gure haiek ez bezalako bat egiteko ezintasuna ere agerterazten ziguten. Eguraldi berdintsuaz hasi zitzaigun dena Bilboko Areatza aldean. Eta ezin nituen ahaztu hainbatetan Verdes Achiricarenerako bide bustietan kulunkaturiko amets ostiraliar irrifarretsuak. Kafeak euri zikin beroak bezala -"y qué le vamos a hacer si llueve" zioen Boulevardeko hormirudi batek- naizen urmael usteldu baten antzerako ispilukadak zekazkidan gomura. Gure bizitzak ez du zede jakinik,...
Batzuetan,geruza guztiak kentzen dizkiogu bizitzari,eta bape barik lotzean gara, geruzak kenduta ez dago ezer,hotza, zuloa, buru-suntsitzea,horregatik jo ohi dugu guztiok taulara, teatroa edo zerbait oso guaya egitera, bizitzak asper eginda gaituelako, eta ez dugulako besterik aurkitzen,beraz geruzak, jostailuak, fantasia txikiak inportanteak dira, behintza zahartzarora ailegatzeko, behintzat Adrianoren Oroitzapeneko lehen orrira iristeko.SMS baten transkribaketa:"sigo prohibiéndome la Phnatasia, porque la temo,sigo sangrando, y que la meta llegueCada vez sé menos, y no encuentro la lucidez...
Margy. Ez da Platero, nahiz eta bere begiak -gure ama zenak esango zukeen legez- txahalarenak baino handi eta politagoak diren; nik haulan imajinatzen baititut Juan Ramonek inozentziaz eta argiz beterik margoturiko Plateroren begiak, tximeleta alai eta etengabe harrituak esateko, Margyren begiak lakoak. Baina Margy ez da urrezurizkoa, izatekotan urregorria datorkio hobeto ebonyi mandako bati. Lehen aldian, Kortesetik beherantz gentozenean, erdi gezurra esan zidan, esan zidan Burkina Fasokoa zela, eta ez, gehienak bezala, Nigeriarra. Baina inork ez luke esango gezurra dionik, bere begiek era...
"Lost Hawk" naiz Behin Virginia Wolf-i affable hawk batek emakumeak idazle gaiari buruz erantzun-edo zion, 'flagrant bigotry' erakutsiz... Nire prosopopeus/xaraktere hau ez doa hortik, inondik ere... ni ez nintzen bat ere hawk, afable nintzenean... orain ez naiz bat ere afable eta hegaz nabil noraezean eta, batez ere, nora gabean. Beraz...Galdu da Zapelaitza.- Bere buruaz oso kontu gutxi eginik, galdu egin da; etxeko mendi-haranetan ez zebilen eroso, edo ez zebiltzan berarekin eroso.- Ahaztu egin zitzaion ehizan, horregatik bota zuten bere egin bako lurraldeetatik.- Eta landetaratua izan d...
Nire iritziak argalak dira; ez dira iritzi, ez naiz apala (ez dut zertan). Baina hemen datozenak ez dira inportanteak, ez dute ezer konponduko, agian bakarrik nire barru etena, edo (most likely than not), horixe bera ere ez. Hau nabil egiten josi behar dudalako, josi, orratzari eutsi, besterik ez. Ez dut Ulyssesik behar... jostearekin nahikoa dea, ea azkar doan denbora... Hain du erakutsi dudan autismo honek usain adoleszentea nire berroegeitakan nabilelarik, eta hala ere, Canetti, ez dugu ba batzuetan ere sasi-ezkutatze terapeutiko horren beharra!
olerki batekin ez, baina udazken on bat opa dizut....gustatzen zait zure olerki hau...
eta seguruenez arrazoia duzu; interesgarria behintzat izan zen...
Diska kritikatuena, eta niretzat agian ederrena edo behintzat borobilena.