Amesetan aurkituko dut lanbroa ni eragoztera bere magalean lokartuko naiz ailedi izan Baina aurrera noa bi bider bizi behar orain eta damu dut bata akaba jatalako eta besteari ezin deutsadalako abiadarik emon.
Ikusi izan banu zeruetako txoria Itsas txori hegaluzea lepora igoko nintzaion eroan nintzan aire tolesgetara Iparraldetik Hegora biaje eternal batean Ikusi izan banu basoetako ehiztaria etxeko oreinaren bila dabilena eskainiko nioke neure bihotza ibaian ikuz zezan adar joleari eman ziezaion opari oreinaren truk Ikusi izan banu haizpeetako olagizona, mendiak egin zituena eskatuko nioke mendizko harresiz inguratutako zuloan ezkutatu nintzan betiko, ahanzturaren laino artean gal nendin Baina ez dut aspaldi ikusi arratoia ez den itsastxoririk hiltzaile ez den ehiztari...
Demagun...uztailean, semea amaren bidean jarrita erabakitzen dudala ez dudala gehiagoodol hustu gurademagun(ipuina baino ez da)zerensemeari traizioe baten asmatzeanbailitzatekeeta hortik aurrera gurako nuke esateadoinu arjentinarragaz: 'el vieho, uno íntegro' badea?
I write all the time not to be lostBut since I am as drank as I am lost I keep on ...
No tienes dinero esan zidan behin kamareruak ozenkiegi nire hamaikagarren edari beharrerako Egoera absolutua ematen zuen eta agian bazen, ta nik nire alkoholismo intzipientean onartu gura ez ematen zuen kaleko eskale baten egoera... "tampoco pasa nada..." eta tampoco horrek nire aurreko harrokeria ekarri zidan gogora hemen naiz zure semea besoak ez baina eskuahurrak zabalik Zelan esango deutsat cienoari euskaraz?Itsubaltzeta? galdua naiz itzulpenetan...
Zirkunstantziari egozten diogu nork bere ausardia faltaren erru guztia, Gasset larretsia, zein barkabera! Ausardiaz Hortxe dut aurrean neska puxka galanta korrika batean bilatu behar ditut nire frakasurako estakuruak Bai horixe! seguru mutila duena edo ez nintzaiokeela gustatuko God dummit! Taberna utzi eta etxera joan nintzen amesetan.
Orwell plazan nengoen, (badakizue... Bartzelonan ze Bilbon, bonbardaketak gorabehera,Steerrek, beste Georgek, kale nimiño minuskulua baino ez du eta bertan, oraintsura arte, gogorragoa zen izana izena baino) eta halaxe ziostan Barrenkaleko Katu tabernan ezagututako neska irlandar batek euskal gizonok, beldurraren beldurrez, epelkeriaz, ahaztuta dugula euskaldun jokatzen, espainolizatu egin garela...baina nioenOrwell plazan Kebab-aren saltsa zuria zelan ez zitzaidan bafraketara jausiko...jesarleku baten bila (maitasunik ezean) dena Punkiez beteta eta orduan neska punky batek kont...
Bartzelona Ttipitik nenbilela ikusi dut neska ez haren gaztea kirolari orraztuaz mozorroturik, musika entzuten iPod batetik, pozarren total bera, eta pentsatu dut "neuk ere bete behar dut hutsarte hau, Oteiza, erritualez...
Itakarako bideazberba egikeraninork ez du aipatzenbordeko ordu eta hitz aspertuezhor zahartu zen Ulissesmozorroa baino areanikhortik erabaki zuenPenelopekzakil gorri eta berba berde-berrybehar zituelaostabe dardar egingo bazionsabel-azpiakHortik gainerakoakliburuak dakartzanakeditoreak erantsi zituensinistadazueHorregatikez zaitezte fidabidaiaren gozamen edousufruktuazdihardutenekinez zaitezte fidaCarpe Diem askotan eta ahotandarabiltenekinArkoa tentsatzeko ilaran daudeeta duten nahi bakarraeta usteaPeneloperen alua zeharkatzea bainoez dabestea gezur ustela daPero qué bien queda!Ile extents...
Lasterketan niharduen antzaeta ez nintzen konturatuirteerako zapia jaurtikia zenuelaordurakoesperantzaz ezenzure koloreak defendatuko nituelazein ondo egin nuenlasterketaz ez ohartzeazgaltzeko aukera guztiak bainituenzeuk ere kontrakoa uste arren
Nire iritziak argalak dira; ez dira iritzi, ez naiz apala (ez dut zertan). Baina hemen datozenak ez dira inportanteak, ez dute ezer konponduko, agian bakarrik nire barru etena, edo (most likely than not), horixe bera ere ez. Hau nabil egiten josi behar dudalako, josi, orratzari eutsi, besterik ez. Ez dut Ulyssesik behar... jostearekin nahikoa dea, ea azkar doan denbora... Hain du erakutsi dudan autismo honek usain adoleszentea nire berroegeitakan nabilelarik, eta hala ere, Canetti, ez dugu ba batzuetan ere sasi-ezkutatze terapeutiko horren beharra!
olerki batekin ez, baina udazken on bat opa dizut....gustatzen zait zure olerki hau...
eta seguruenez arrazoia duzu; interesgarria behintzat izan zen...
Diska kritikatuena, eta niretzat agian ederrena edo behintzat borobilena.