Hordikiloaren Bluesak (IV)
No tienes dinero
esan zidan behin kamareruak
ozenkiegi
nire hamaikagarren edari beharrerako
Egoera absolutua ematen zuen
eta agian bazen, ta nik nire alkoholismo intzipientean onartu gura ez
ematen zuen kaleko eskale baten egoera...
"tampoco pasa nada..."
eta tampoco horrek nire aurreko
harrokeria ekarri zidan gogora
hemen naiz
zure semea
besoak ez baina eskuahurrak
zabalik
Zelan esango deutsat cienoari euskaraz?
Itsubaltzeta?
galdua naiz itzulpenetan...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: