Gotzon Garate: “Euskara ez bada beharrezkoa galdu egingo dugu”   Gotzon Garate Goihartzunek arrasto handia laga du ibili den leku guztietatik. 1968tik hona Deustua izan da bere habia, bertatik egin ditu euskal kulturarentzat eta euskararentzat bere ekarpenik garrantzitsuenak.     Argizaiola eman dizute Durangoko Azokan. Zelako esperientzia izan da? Alde batetik, ohore handia, benetan. Nire lanaren onarzea da, holako sari batek hori adierazten du, aintzakotzat hartzen direla nire ahaleginak euskararen alde. 34 liburu idatzi ditut euskaraz, Euskal Filologia sortu nuen, ...


Berandu nator, betiko legez, berandu heldu naiz. Ez naiz iritsi, ez naiz ailegatu. Ez naiz iritsiko Gotzon, gaur ere ez naiz ailegatuko. Esan zidaten bisitan joateko, ez nintzen iritsi, eta geratu naiz zure azkena barik. Zure akuiluagatik izan ez balitz irakurtzeke geratuko nintzatekeen Loramendi batek esango zukeen bezala, aldia inoiz ez baita geldirik. Ez nintzen heldu, ez nentorren, eta joan zara, eta ez ahotik eskura, aho bete hortz eta esku hutsik lotu garen arren, zeu beti izanda hain esku zabal eta mihi zorrotz bezain artezeko aho beldur gabekoa. Torrealdai makurtu zu...


2.005eko apirilaren 5a. Ramón y Cajal 42. Hainbat lagun lokalean daude solasean. Batek hasi du hizketaldia. - "Ikusi duzue Gotzonen mezua?" - "Ez, zer dio ba?" - "Entzun, honako hau dio: `Oso ondo ari zarete. Segi euskararen aldeko lan bikainean, Deustu euskaldunduko dugu! Zorionik beroenak Berbaizuri´" - "Ze majoa den gure Gotzon, zenbat gauza ibiliko ote ditu eskuartean eta hala ere guri mezuak bidaltzen." - "Horixe badela maitakorra. Ez da gutaz inoiz ahazten. Beti animoak ematen, beti babesa erakusten". - "Biba Gotzon, gure Ohorezko Lehendakaria!!!" - "Biba!!!" Gotzon Garate 2.003...


Gotzon Garate hil zaigu.Irakasle maitagarririk izan bazen Deustuko eskola-urte haietan, huraxe izan zen.  Hemen duzue Barren aldizkariaren omenaldi xumea.


Azken iruzkinak