Neukan guztia eman dizut Eta hutsik nago, Ez daukatsat besterik eskaintzeko inori, Zuri bakarrik, Ahaztu zaizkit esanda dizkizudanak, Ezin naiako orain zerotik beste bati kontatzen hasi. Esaten didazu etzan behar zarela nire mezuak irakurri ahal izateko Ni ezin naiz altza be egin zure bi esaldirekin; Gogo-ilundu egiten baitzaitut Aspertu egiten baizaitut Nirekikoek ez baitizute ezer ekartzen Eta horien gainean eraiki behar dugu oraina. Ez didazu bizitzen irakatsi Hori da aurpegiratzeko dizudan gauza bakarra Bukatuta nago Berandu nabil Eta ez dut ezer lortuko honezkero Anfora hautsiaren l...
Begiratzen dietnire filosofia liburuei sastarretara bota aurretik eta hara non dakusadan oso gazterik irakurritakoDesCartes (Breizeragaz Montaigneri eraso... ekekei)Eta kontaistazu Cyranozer nahi nuen lortu zeren egon naizen begira orain arte suari begira eta lo zein ote zen barrutik bezala nindukan indar hori Heldu ote nintzen? ala zeure moduan bukatuko ote dut neure akordua eta denbora zuhaitzen itzalen kontra iluntze isil batean herioari deiez gerrek inguratzen zutenetxe bakarti hartako suak ohostu egin zidalako betirako ikusmena?
Neuk ere gurako nuke targum bat idatzi, gurako nuke egia bakar hori neure pirqé gorriakaz hornitu, (Rabbí Eliezerrek baino ondinokarrenean ere hobeto eta neure burua gorago) eta glossa horren inguruetan pizti ikaragarriren bat (Zosimok berak baino) kolore bizi(ago)ez miniatu. Gurako nuke "tetramerein ten philosophian" bezalako berba gaitzez Nire poesia bete... Egia ziur bat eduki ezketino (Demagun "Jainkoa" demagun "Herria" demagun "Progresso epela" demagun lana, kotxea, etorkizun profesionala, etxea demagun makutoa, pina eta fularra, edo presk...
(Gabirel Aresti akorduan) Lamiakotik nindoiala Lamiakotik nentorrela irudi batek saltatu eustan Nik gura ez nebala: Ezkerretara etxe batzuk Langileria auzoa da bera Eskoira ola eta lantegia Lan bai lehen, orain hauri (los de mauri)…, dana arratoia (zorriek eta saguek mobiduten dauie-ta birtualki mundua). Langileria kalea eta Bero da eta zarata, Ijitoak jezarrita, Olgetan umeak (umeak ijitoak) jugoia soinetik erantzita, eta benetan, Hamen dator oinez gure maurua Lepoan etxe bat salgai, Ze pena Zarama taldea desagertu egin zana… Baina, esaistazu Gabino zein hizkuntza...
Pro-Hemio / EtarteaDio Cicerok, bere Topica liburuxkan topikoak bi gauza izan daitezkeela; lehendabizikoa argudioen jesarleku edo kokagunean. Pentsa dezagun norbait doakiola abokaturen bati (edo filosofoari, segun eta Thesia edo Hypo-Thesia den, hau da galdera orokorra ala zehatza, eta sentitzen dut Ibon Sarasolak erdi aroko tesi kontzeptuetan oinarriturik kudeatu ohi dituen gerra pribatuengatik...); diot, badoakiola pertsona bat abokatuari gauza edo causam batekin. Abokatu horrek behingo batean begiratu behar dio galderari ea defendagarria denentz, eta hori bakarrik egin ahalko du ba...
Ausarta eta oldarra izan zara garaietara bizitzen asaiatu dendatu zara Hain nituen nik baina inguru eta aingura ederrak!
Xoriak kantarazi zion Atxagak Laboari eta bukatu egin ziren gero migrazioen pozak oroeurak joan ziren, handik zati batera eta hemen diraut nik ez horren zutik, hara!
Beti izan dut arazoa egutegiko orriak igarotzeko orduagaz eta metatu egin jataz orriok eta denak batera igaro beharra egokitu jateta aldiz...bazen behin...inoiz ez dena, bizitza
Beranduago garrenean, oraindik jarraitzen nuen "le vent nous portera" entzuten, Cantat-malhadadoarena... eta holan nioan: Bat batean denborak aurrera egin du ez naiz konturatu... amesetan nenbilen eta zetorkeenarekin, Eta atzera begiratuta, lehengo lekuan naizela beti bertan ikusi dot neupe detaileak handitzen nabarmentzen inportante bihur daitezen eta bihur ditzaten inguruko bizitza inkonszientea
Showtime!!!Iragarri zuen, alaori alai batez, ahots kilikagarri kupidagabe hark. Ai baina!gaztea nintzen, ta gaztea konturatzen den arrenbesteen ximeltzeaz ez da konturatzen aukera bakoitzak hartzen duen lekuaz eta edan egiten duela norbere ximeltzearen harnasa. Ai baina! "Shortime" entzun Domeka goizero WashingtonekoFordham lane hartako eguzki begitan ta poztu gainera ahots haren berba garratzaz antzeslan bakar bat bera ere zutunik uzten ez zuena ta neuk aldiz antzokira korrika beharrean Obidioren istripuzko igurzketa baten zorian etorkizunaren aldeko irakurketetan eginez oraina galdu ei nu...
Nire iritziak argalak dira; ez dira iritzi, ez naiz apala (ez dut zertan). Baina hemen datozenak ez dira inportanteak, ez dute ezer konponduko, agian bakarrik nire barru etena, edo (most likely than not), horixe bera ere ez. Hau nabil egiten josi behar dudalako, josi, orratzari eutsi, besterik ez. Ez dut Ulyssesik behar... jostearekin nahikoa dea, ea azkar doan denbora... Hain du erakutsi dudan autismo honek usain adoleszentea nire berroegeitakan nabilelarik, eta hala ere, Canetti, ez dugu ba batzuetan ere sasi-ezkutatze terapeutiko horren beharra!
olerki batekin ez, baina udazken on bat opa dizut....gustatzen zait zure olerki hau...
eta seguruenez arrazoia duzu; interesgarria behintzat izan zen...
Diska kritikatuena, eta niretzat agian ederrena edo behintzat borobilena.