Cyranne

No profile photo Bidartekoan | 2008-08-15 13:25


Begiratzen diet
nire filosofia liburuei
sastarretara bota aurretik
eta hara non dakusadan
oso gazterik irakurritako
DesCartes
(Breizeragaz Montaigneri eraso... ekekei)

Eta kontaistazu Cyrano
zer nahi nuen lortu
zeren egon naizen begira
orain arte
suari begira eta lo
zein ote zen
barrutik bezala
nindukan indar hori

Heldu ote nintzen?
ala zeure moduan
bukatuko ote dut neure akordua
eta denbora
zuhaitzen itzalen kontra
iluntze isil batean
herioari deiez
gerrek inguratzen zuten
etxe bakarti hartako suak
ohostu egin zidalako
betirako ikusmena?


Utzi iruzkina: