Ars Inveniendi Themata

No profile photo Bidartekoan | 2008-08-13 11:58

 (Gabirel Aresti akorduan)


Lamiakotik nindoiala

Lamiakotik nentorrela

irudi batek saltatu eustan

Nik gura ez nebala:



Ezkerretara etxe batzuk

Langileria auzoa da bera

Eskoira ola eta lantegia

Lan bai lehen, orain hauri (los de mauri)…, dana arratoia

(zorriek eta saguek mobiduten dauie-ta birtualki mundua).

Langileria kalea eta

Bero da eta zarata,

Ijitoak jezarrita,

Olgetan umeak (umeak ijitoak) jugoia soinetik erantzita, eta benetan,

Hamen dator oinez gure maurua

Lepoan etxe bat salgai,

Ze pena Zarama taldea desagertu egin zana…



Baina, esaistazu Gabino

zein hizkuntzatan eingo dauien birao,

Ijitoak eta marrokiarrak,

Zuk ondo dakizulez

Gizonak eta, egia dinotsut Gabino, emakumeak ere

birao egin behar dauielakon

Ogirik jango badauien,

Bai Gillenek eta bai besteak



Denbora baten on ohi neritzun


Itxotxori batek eroan nendun

Eroan eustazan gora begiak,

—ez jainko batengana—

Dorretxe baten horma jausietara,

Ondiz Sasiak janda, sasikoak janda,

Odol galduak

(Eran-dio odola…

ez erderak)

Eta han dinostazu, Gabino,

Zelan gizonak buruko zuria,

Buruko zuria daroan soinean,

eta pregunta egiten dauela,

berak gizonak,

Horrek hango goikuek,

Zertzuk ete diezen:



Eta ostabe erretuten gariez

Eta ostabe hasten gariez ijito eta marrokiarren etxeen ganean

Eta ostabe dinosku ezetz, hango hormak, sasi(ko)ak janda dauzenak

Eta ostabe diotsagu "je ne sais pas"

Eta ostabe hasten gariez

geure buruak lotsatik begiratzen,

Burgoko maisua dala-ta, eta haulan

Zuk badakizu-eta,

Bardin bardin dalakon

Laudioko tximiniak zein Martuko Dorrea,

Diruak Tobaritxatu eta destobaritxatuak eurak;

Behin hil ezketino

haulan politxo-politxo iminita sikeran

zer ginian esan degiegun geure imioi,

Eurok esangoskuie-eta ostantzean nortzuk garizen,

buruko zuria dakoienak:

(El castillo de Butrón no se parece a ningún castillo de ESPAÑA del siglo XIV

—idiomate navarrian hitz egiten zauenagaz ahaztuta, astuta—

sino más bien a los del sur de FRANCIA…)

Historiatik beti atera daitekezelakon edozertariko arrazoiak,

Greko eta Goia

Halan dino Freudek,

Historia ameseta dalakon,

Ameseta eta…batez bere,

indarra dakonaren arrazoien lojea,

gordailua eta haztegi.



Baina mudadu nindian


Orain aitxegaz nago han,

amesetan,

Eta Kanpo Bolandinetik gabiltz,

amesetan, pozarren

Eguzkia da eta domeka da

Eta ez deutsat begituten alboko berebilari

Ganixek eskapularioen atzetik egin zauelez, palinodiaka,

Nik besteari,

amesetan itxotxori baten itzalak daroastaz begiak ostabe,

Ibaiari begituten deutsat

Eta Aitxek haulan dinost,

Horreri errekari espainolak nerbion esaten deutsoe

Eta guk barriz Ibaizabal,

Zabala dalakon

—Ni imie nai ondinokarren, amesetan,

lau urte,

gero atarako zauien El nervión periodikua, dana erderaz,

Euskaldunak, Bilboko ia laurdena,

Washingtoneko afrikarrak baino txarrago,

ez gariez bape esistitzen eta—

Eta geroagogarrenean,

Aurrerago

aitxek ostabe:

Honeri plazari espainolek De España dinotsoe

Eta guk Euskaldunek Biribile,

Biribile dalakon

Eta haulan jausi naitzen kontura

Gure izenak eskueraz ez dauiela asko be balio ze

Guk gauzak zelakuak diezen esaten dogulakon

Eta ez haulako izen bat,

esatilez porque sí esan legiona.


Zerren penetan bihur zekidan


Gero itzungi dot aitxe

beran erruagatik joan zalakon Ama amesetan galduta,

Eta hurrungo egunean eskolara noa,

Eta dinotsat albokuri

—"Es que yo soy estrangero"

—"Extranjero? De dónde?"

Eta nik: "Basco"

Eta han non ez dinostan berak be: "yo también"

Hauntsek bai ez dotena bape enteniduten

Ze nik la "mitáh" erdia edo bikotxa ete dan ondo-ondo be ez dakit

Eta fubolean gabizenean be baloia pasateko "gomina" esaten dot,

eta sakakadie emoten dostienien "no me sakes" dinot

Eta danak eitxen dostie barre eskolan

Eta hareri morroieri bapez barreripez ondinokarren.

Hor be arrazoia zeuk Gabino, en palabras corto bizkainoa.



Eman zengidan gloria



Ikusi dot Aldabe dorretxea, Bilbon,

Abade, lekaime, fraile, hermanu eta guztien atzean

ondo tapata egoan lehen.

Orain alborik albo gorantz zabaldu deutsoe zauria

Mendian, Axerrotarantz

Polizikoen albotik,

distrito suizidatik gorantz

Eta ha be jausiko da, botako dabe, ahal dabe,

kateak itsusiak baitira injenieroen autopistetan



Eta gudot geure imie

Euskeraz eskolara eruen

Baie ondino ez dakit zelan urten amesetatik

Eskola danak diezelakon guraso erdaldunena

"Iniciación al enusqueera",

total esfortzu handiagaz ganera,

"eskerrik asko mile biderrez untziko maisuoi" esan bikotzague

euskeraz be badakitsuie kantaren bat edo beste eta

pentsa zelako mesedie egiten doskuien eskuerea ikasten dabizenak

total esfortzu handiagaz ganera;

Ze ni ez naiz esistiduten

Haulan esan deust neure ezagun batek, areago:

"Orain aipatuko ez ditugun arrazoi historikoak direla merio".



Washingtoneko txinatarrek euren periodikua dakoie txineraz

—Washington Bilbo baino handiagoa ez da—

Neuk ikusi dot eta,

Beasainen eginiko metro wagoi batean,

(han be "Nº Astos: 59" jarriko ete dauie?)

(Zemat txinatar egongo diez Washingtonen?

Bilbon euskaldunak beste ala gitxiago?)

Eta Londresen be bada euskeraz imien eskolarik...

Baakizu, eskualdune izatea

errezagoa da Ameriketan,

hemen Espainian baino.



Ez dakit…Igual…

Itxotxori bat hartuta,

edo zikoinak eroanda,

Edo enaden begiakaz bat eginik

Libertatearen bila joango naiz

Justizia txistularia ez danera

Zuzenbidea debekatua ez dagoenera,

Asago,

lestera edo

Nire euskalduntasunaren mugak

Ediro dagiadazan.


Utzi iruzkina: