(Gabirel Aresti akorduan) Lamiakotik nindoiala Lamiakotik nentorrela irudi batek saltatu eustan Nik gura ez nebala: Ezkerretara etxe batzuk Langileria auzoa da bera Eskoira ola eta lantegia Lan bai lehen, orain hauri (los de mauri)…, dana arratoia (zorriek eta saguek mobiduten dauie-ta birtualki mundua). Langileria kalea eta Bero da eta zarata, Ijitoak jezarrita, Olgetan umeak (umeak ijitoak) jugoia soinetik erantzita, eta benetan, Hamen dator oinez gure maurua Lepoan etxe bat salgai, Ze pena Zarama taldea desagertu egin zana… Baina, esaistazu Gabino zein hizkuntza...


Migrazioak

2
No profile photo Bidartekoan | 2008-08-11 13:49

Xoriak kantarazi zion Atxagak Laboari eta bukatu egin ziren gero migrazioen pozak oroeurak joan ziren, handik zati batera eta hemen diraut nik ez horren zutik, hara!


    Atzo "Jaunak"en, (Bilboko Goienkale-somerako taberna bat) senegaldar bat hurbildu zen, bere diskak eta saltzen, eta bide batez bidetik deskantsua hartzen. Galdetu nion nongoa zen, erantzun zidan Senegalekoa, kontatu nion zelan Bermeotarrak joan ohi ziren 50'etan Dakarrera, atunetara. Ez ei zekien. Esan nion hangotar batzuek euskara ikasi zutela, itsasontziak deskargatzeko, esan zidan hemen ez zela beharrezkoa, euskaldunak gaztelaniaz egiten zutelako; bai, tabernariak gaztelaniaz hitz egiten diete. Galdetu nion zein hizkuntza zekizkien: esan zidan berea Wolof zela, gero ar...


 Penintsula helburu duten hainbat afrikar inmigrante, milaka kilometrotako bidaia egiten dute Senegal, Niger, Mali, Nigeria, Camerun, Chadetik abiatuta. Guk tamainako balentria egingo bagenu Kirolez Kirol saioan entrebista lortuko genuke, herriz herri diaporamak egingo genituzke eta Pirenaica, Desnivel eta antzeko aldizkarietan argazki ederretan azalduko ginateke. Darwinismo soziala aldarrikatzen duten neoliberalek noski, koherenteak izateko, etorkin hauei enpresa departamentuetan gutxienez maila ertaineko lanpostua eskeini beharko liekete. Ceuta eta Melillan azken asteotan gertatu de...


Azken iruzkinak