Portugaleteko jaietara nindoan eta sartu naiz metroan. Aurkitu dut non jesarri; lauko jesarleku bakarra zegoen libre. Eta jesarri bezala, bi begi gardenek, artez eta lotsa izpirik garau bat bera barik, begiratu didate goitik eta behera, neu dastatzen bezala, eta zabaldu da azal eta ozen aho gorriz margotu bat esanez "Hola!". 'Haulan ekarri' neure golkorako, eta "hola" dardarti bat galdu zait hortz artean, uzkur.Gizon bat eta neska iduriz gazte bi ziren, latin-amerikarrak. Gizonak "eurparragoa" ematen zuen, horrek eta berbetan entzun diedaneko pentsatu dut (oker) Brazilekoak izango zir...
Atzo "Jaunak"en, (Bilboko Goienkale-somerako taberna bat) senegaldar bat hurbildu zen, bere diskak eta saltzen, eta bide batez bidetik deskantsua hartzen. Galdetu nion nongoa zen, erantzun zidan Senegalekoa, kontatu nion zelan Bermeotarrak joan ohi ziren 50'etan Dakarrera, atunetara. Ez ei zekien. Esan nion hangotar batzuek euskara ikasi zutela, itsasontziak deskargatzeko, esan zidan hemen ez zela beharrezkoa, euskaldunak gaztelaniaz egiten zutelako; bai, tabernariak gaztelaniaz hitz egiten diete. Galdetu nion zein hizkuntza zekizkien: esan zidan berea Wolof zela, gero ar...
Hauexek dira herrialde berebereak egun:Irakurtzeko modua : Urdin iluna : ChleuhtarrakMorea : Zaians (Middle-Atlas mendikateko Berbereak, Amazighak deiturikoak, zentzu espezifikoan, edo Brabereak)Horia : Riff-tarrakMore argia : ChenwiakGorria : KabyleakOrlegia : ChawiaLiranja : Saharian Berbers (Zenagak, Mozabiteak, Siwiak)Urdin argia : TuaregakGurera gehien bat Marokotik etorriko dira, hau da:-Amazigak (Atlas Erdikoak)-Saharakoak (hau da, Aljeriarekin mugan-Rifftarrak (baina hauek gaztelaniaz jakin daroe)-Kabildarrak frantsestunak (ere) izan ohi dira, eta segurutik Frantziatik etorriko zaiz...
Uste dut azken boladan Bilbora Senegaldarrak dabiltzala etortzen; dena den, hori padroiaren arabera da, eta beraz errealitatearekin badago alde bat; edozein kasutan iruditzen zait guri interesatuko litzaizkigukeen hizkuntzak "Niger-Congo A" familiakoak direla: Hausa hizkuntza Txadiarra da, Mandinka hizkuntza Mande taldekoa, Yoruba (horren errealitatea ez dakit oraindik Bilbon), eta Bereberea (ez bakarrik Saharakoa)
Testu hau aurretik blog pertsonalegi batean idatzirik nuen, baina ez zuen erantzunik jaso; nire irakasle batek, Jeanne Fahnestock-ek esaten zidan testu bat ondo/txarto baino areago, entzuleria egoki/desegokira bidali egon ohi zela; beharbada, izan daiteke, izan daiteke... nik dakit ba. Argi daukat ze zuen laguntza behar dudala hausnar narabilen asmo honek aurrera egingo badu. Kontua da ari naizela proiektu bat egin guran, eta behar dudala proiektua zehaztu, hain zuzen Bilborako. Hasiko naiz ba, ea eroapen nahikoa duzuen testuaren zatiren bat behintzat irakurtzeko eta, ahal dela, erantzuni...
Blog honetan gurako nituzke jarri proposamen baterako bide eta baliabideak. Proposamena heda daiteke beste inguru batzuetara, nahiz eta hasiera batean Afrikatiko Bilboratuengan pentsatzen nabilen. Lagundu mesedez! Euskarak behar du etorkinen laguntza eta!