"Mexikarrak" gutxi gora behera...
Portugaleteko jaietara nindoan eta sartu naiz metroan. Aurkitu dut non jesarri; lauko jesarleku bakarra zegoen libre. Eta jesarri bezala, bi begi gardenek, artez eta lotsa izpirik garau bat bera barik, begiratu didate goitik eta behera, neu dastatzen bezala, eta zabaldu da azal eta ozen aho gorriz margotu bat esanez "Hola!". 'Haulan ekarri' neure golkorako, eta "hola" dardarti bat galdu zait hortz artean, uzkur.
Gizon bat eta neska iduriz gazte bi ziren, latin-amerikarrak. Gizonak "eurparragoa" ematen zuen, horrek eta berbetan entzun diedaneko pentsatu dut (oker) Brazilekoak izango zirela. Nire aurreko neska mutilaren gainera erdi-etzanda zetzan.
Horren adeitsu agurtu ninduen neskagaz, alboan nuen eta, hasi naiz berbetan; tira, uste dut berak zeroala lema, baina norbera izan ohi da bakoitzaren narrazioko heroi nagusia. Eta hala ailegatu gara galderetara: nongotarra haiz? eta Mexikokoa, ta berak "ta zeu? eta nik "basco",
- "a! oso urrun da hori?
- ez Bilbon bertan
- Ta zein hizkuntzatan ari zineten ba?
- Guaranian
Orduan ni pentsakor, eta orduan berak:
- de Mejico, Mejico, errepikatu du sutsuki
Aurrekoak barreka hasi dira; eta berak bere burua nahi zuen defendatu, ligatzen ibiltzearen salaketatik irteteko. Nik hortik bakarrik ulertu dut "konberstzione" moduko zerbait. Suposatu dut esan duela, bakarrik nabil hizpideari eusten, edo antzeko zerbait.
Eta orduan nik azaldu diot: "yo soy guarani de Bilbao".
Orduan berak galdetu dit zenbat hizkuntza nekizkien, eta azaldu diot, ta gero berak: nik bi, bueno, gaztelaniaz ez dakit oraindik oso ondo...
Ziurta nezake ez zekiela hain ondo ze pare bat txarto ulertu egon dira; ez izenen kontuetan bakarrik: berak Karla zuen izena, eta nire koldo-ra iritsi denean -d- hori ia-ia ingelestunek ebaki ohi duten bezala ahoskatu du, Erriberako nafarra esatea legez. Baina hori ez da txarto ulertua, beste hauxe baino; galdetu dit nora nindoan, eta nik, "Portuko jaietara eta zeu", "a la fiesta" berak ere... baina nire tamalerako Deustuan jaitsi dira, beraz "sala-de-fiestas" edo esan nahi izango zuen... ze pena, altxatu da lekutik, gero bueltatu da eta muxu bat eman dit... Esana zidan Areetan bizi zela, eta handik nabil harrez gero, ea kasualitate batez edo... baina uste dut ezetz gezurra esan zidala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: