Portugaleteko jaietara nindoan eta sartu naiz metroan. Aurkitu dut non jesarri; lauko jesarleku bakarra zegoen libre. Eta jesarri bezala, bi begi gardenek, artez eta lotsa izpirik garau bat bera barik, begiratu didate goitik eta behera, neu dastatzen bezala, eta zabaldu da azal eta ozen aho gorriz margotu bat esanez "Hola!". 'Haulan ekarri' neure golkorako, eta "hola" dardarti bat galdu zait hortz artean, uzkur.Gizon bat eta neska iduriz gazte bi ziren, latin-amerikarrak. Gizonak "eurparragoa" ematen zuen, horrek eta berbetan entzun diedaneko pentsatu dut (oker) Brazilekoak  izango zir...


Azken iruzkinak