Portugaleteko jaietara nindoan eta sartu naiz metroan. Aurkitu dut non jesarri; lauko jesarleku bakarra zegoen libre. Eta jesarri bezala, bi begi gardenek, artez eta lotsa izpirik garau bat bera barik, begiratu didate goitik eta behera, neu dastatzen bezala, eta zabaldu da azal eta ozen aho gorriz margotu bat esanez "Hola!". 'Haulan ekarri' neure golkorako, eta "hola" dardarti bat galdu zait hortz artean, uzkur.Gizon bat eta neska iduriz gazte bi ziren, latin-amerikarrak. Gizonak "eurparragoa" ematen zuen, horrek eta berbetan entzun diedaneko pentsatu dut (oker) Brazilekoak  izango zir...


Zergatik firefox: testigantzak atala irakurri berri dut Joxe Arantzabalen Faroa blogean. Firefoxaren inguruko hainbat eta hainbat iritzi daude bilduta, eta guztiek firefox zerbait ona bezala deskribatzen dute. Dagoeneko jende askok probatu du nobedade hau Interneten nabigatzeko. Nik lehenago  ere aipatu nuen Firefoxari buruz dudan iritzia, eta testigantzak  irakurri ondoren antzerako zerbait pentsatzen dut. Orain hilabete probatu nuen lehen aldiz Firefox, eta orain egunero praktiketako lekuan hau erabiltzen dugu. Lehen kontaktua ez zen oso erraza izan, orain ar...


Nik ere Firefox instalatu nahi dut. Hori izan zen Joxeren azalpena enrtzun ostean esan nuen lehenengo gauza. Hurrengo goizean, lanera iritsi eta tartetxo bat izan bezain laster instalatzeari ekin nion. Egia esan, Internet Explorer ere erabiltzen jarraituko nuela nahiko argi nuen, zaila baita egun batetik bestera ohiturak erabat aldatzea. Bi egun beranduago berriz, hain nengoen gustura, nire bulegokideei firefox instalatzeari ekin niola. Zoratuta nengoela esan zidaten hasieran, baina gustura dabiltza orain. Ni gehien erakarri ninduena euskalbar izan zen. Itzulpenak egiten aritzen naiz eta m...


Azken iruzkinak