Firefox testigantzak

loschungibungills 1456151110390 LOS CHUNGI BUNGILLS | 2007-01-25 17:12

Zergatik firefox: testigantzak atala irakurri berri dut Joxe Arantzabalen Faroa blogean. Firefoxaren inguruko hainbat eta hainbat iritzi daude bilduta, eta guztiek firefox zerbait ona bezala deskribatzen dute. Dagoeneko jende askok probatu du nobedade hau Interneten nabigatzeko.

Nik lehenago  ere aipatu nuen Firefoxari buruz dudan iritzia, eta testigantzak  irakurri ondoren antzerako zerbait pentsatzen dut. Orain hilabete probatu nuen lehen aldiz Firefox, eta orain egunero praktiketako lekuan hau erabiltzen dugu. Lehen kontaktua ez zen oso erraza izan, orain arte beti ibili bainaiz Internet Explorerrekin. Azken horretara oso ohituta nago, eta beraz oraindik ohitzen ari naiz. Hala ere, eta jendearen testigantzak irakurrita "software librea da, IE baino seguruagoa, azkarra, arina, erabilgarria, fitxa bidezko nabigazioarekin, euskaraz dagoena..." erakarri egiten zaitu Firefoxen sekretu guztiak ezagutzera.

Aurreko batean esan nuen moduan, ez dakit, suposatzen dut denbora eta praktika kontua izango dela.

 

 


Utzi iruzkina: