LOS CHUNGI BUNGILLS

Zergatik firefox: testigantzak atala irakurri berri dut Joxe Arantzabalen Faroa blogean. Firefoxaren inguruko hainbat eta hainbat iritzi daude bilduta, eta guztiek firefox zerbait ona bezala deskribatzen dute. Dagoeneko jende askok probatu du nobedade hau Interneten nabigatzeko. Nik lehenago  ere aipatu nuen Firefoxari buruz dudan iritzia, eta testigantzak  irakurri ondoren antzerako zerbait pentsatzen dut. Orain hilabete probatu nuen lehen aldiz Firefox, eta orain egunero praktiketako lekuan hau erabiltzen dugu. Lehen kontaktua ez zen oso erraza izan, orain ar...


Bueno Odeokin intentuak botaten nabil, eta aber oinguan entzuten dan. The Clashen London Calling kantua dakotzue entzuteko. powered by ODEO


El Paiseko "Los Nuevos Reyes de Internet" artikulua oso interesgarria iruditu zait. Jada ezagunak egiten zaizkigun You Tube, Flickr, My Space..., horien sortzaileak... aipatzen dira artikuluan. 20 urte inguruko gazte batzuek kontrolatzen dituzte jada milaka internautek bideoak, argazkiak eta sareko artikuluak elkartrukatzeko erabiltzen dituzten zerbitzu berriak. Stewart Butterfieldek, Flickrren fundatzaileak esaten du jada internautak ez direla sujetu pasiboak, hau da, ez garela ordenagailu aurrean esertzen botatzen diguten dena irensteko. Zer gertatzen da ba orain? Zer aldatu da? Ba, orain...


Luistxo Fernandez eibartarra izan dugu aurten hitzaldia ematen. hainbat gauzetan sartuta dago Luistxo, eta hitzaldian igarri zitzaion oraindik ere aplikazio berriak sortzen eta daudenak hobetzen jarraitzeko gogoa duela. Aurki biltzailea izan zuen hizpide lehendabizi eta horren hastapenak eta jatorria azaldu zizkigun. Bere enpresa osatzen duen talde batek sortu zuen, eta orain euskaraz dugun bilatzailerik famatuenetarikoa da Tagzania izeneko beste aplikazio baten inguruko informazioa ere eskaini zigun, izan ere aplikazio hau euskaraz sortzea ere Luistxoren zereginetako bat izan da. Tagz...


Spamak

loschungibungills 1456151110390 LOS CHUNGI BUNGILLS | 2007-01-24 20:30

Aritz Gorrotxategik Diario Vascon 2006ko azaroaren 24an idatzitako artikulua irakurri dut Bake Spamei buruz, eta spametatik gehien molestatzen diona ondorengo esaldian laburtzen du: "Norbaitek nire datuak eman dizkio sortu berri den erakundeari". Orokorrean hausnarketa interesgarria egiten duela iruditzen zait. Beharbada arrazoia izango du, baina egia esan, nik neuk ez diot inoiz horri garrantzi askorik eman. Spamek ez naute inoiz larregi molestatu. Emailak irakurtzera sartzerakoan eta spam mezuak ditudala ikustean, ia beti zuzenean borratzen ditut. Normalean ez naiz bak...


 Izan dugun beste hitzaldietako bat Irene Arratsek, Berriako euskara arduradunak, eman ziguna izan zen, Berriako estilo liburuaren ingurukoa. Hedabide guztiek edo gehienek behintzat estilo liburua dute (bakoitzak berea, hedabideak bezala besteetatik ezberdina dena), eta oso garrantzitsua da beraien lana burutzeko. Hiztegi baten antzerakoak dira, baina atal gehiagorekin, eta kontsultak egiteko balio dute: idazteko estiloa, puntuazio arauak, izen bereziak zenbakiak edota letra larriak nola idatzi, informazio genero ezberdinak, hitzen esanahiak... Guk iaz El Paiseko estilo liburua landu ...


Aurtengo kurtsoan Iban Arantzabalen bisita izan dugu Huhezin, eta 3.mailakook behintzat aurretik ezagutzen genuen, lehen mailan ere eman zigulako hitzaldi bat. I. Arantzabal gure moduan Huheziko ikasle izan zen eta bertan Irakasle ikasketak egin zituen, baita EHUn Euskal Filologia ikasketak ere. Sustatu eta Goienkarian editore lanetan ibili zen, eta urte batzuez Goienan telematikako arduraduna izan bada ere, orain Goienako Ikus-Entzunezkoen zuzendaria da.   Egia esan, lehen mailan jaso genuen hitzaldiarekin bazeukan antzekotasuna aurtengoak, izan ere, blogen munduari buruz mintzat...


Tim O´Reilly, Web 2.0... Kurtso honetan web 2.0 izeneko ikasgai berria izan dugu. Egia esan aurten entzun dut lehendabiziz kontzeptu hau, eta baita bere sortzailea den Tim O´Reillyren izena. Hala ere, ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzailea baita. Ez dakit, atzean gelditzen ari naizela uste dut. Baina, egia esan, gaur egun ez da oso zaila atzean geratzea, Informazioaren eta Komunikazioaren gizartea deitzen diogun honi, Teknologia berrien gizartea deitu beharko genioke agian. Bai, informazio bonbardaketak jasaten ditugu, baina baita teknologia be...


Granada

loschungibungills 1456151110390 LOS CHUNGI BUNGILLS | 2007-01-23 17:30

Bueno tagzaniatik mapa bat sartu binebela ta, aurreko udan oporretan eon nitzen lekua jarten dotzute: Granada, benetan al bozue fan. (Igual mapia ez da oso zentrauta agertuko, baina mobiu zekei zuek). tagzaniapasteTagzania: romponz


  Bueno, gaur asteazkena ia aste erdixa indda daku. laister astebukaeria eta mila gauza itteko aukeria (gogua ta denporia badau bentzet). Bittartian barre apur bat itteko ikusi bideo hau. Benga ondo pasau!!!