Berriako estilo liburua
Izan dugun beste hitzaldietako bat Irene Arratsek, Berriako euskara arduradunak, eman ziguna izan zen, Berriako estilo liburuaren ingurukoa.
Hedabide guztiek edo gehienek behintzat estilo liburua dute (bakoitzak berea, hedabideak bezala besteetatik ezberdina dena), eta oso garrantzitsua da beraien lana burutzeko.
Hiztegi baten antzerakoak dira, baina atal gehiagorekin, eta kontsultak egiteko balio dute: idazteko estiloa, puntuazio arauak, izen bereziak zenbakiak edota letra larriak nola idatzi, informazio genero ezberdinak, hitzen esanahiak...
Guk iaz El Paiseko estilo liburua landu genuen ikasgai batean. talde bakoitzak atal bat aztertu eta ikaskideei azaldu behar genien. Gure zatiak siglak, akronimok... aztertzen zituen, eta dudak argitzeko baliagarria zen arren ez zen berez atal interesgarria. Hala ere, hiztegiekin antzekotasuna duten arren estilo liburuak osatuagoak dira, eta informazio gehiago eskaintzen dute, beraz hedabidetan lan egiten baduzu, idazlan ugari egiten badituzu, idaztea gustatzen bazaizu edota besterik gabe interesa baduzu estilo liburua erostea baliagarria gerta dakizuke. Nik oraindik ez dut estilo libururik erosi, baina nork daki...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: