Kategoria: estilo
Egun batean Xerezadek postontzia zabaldu eta igel berde bat aurkitu zuen bertan, ahoan paketetxo bat zuela. Igelari ez zion musurik eman, printze bihurtuko ote zen beldurrez, baina eskuan jaso zuen eta kontu handiz atera zion paketea ahotik. Igelak salto egin zion lepo gainera, eta Xerezade, sustotxoa hartuta saltoagatik baina jakinguraz beterik, begira-begira geratu zitzaion esku artean zeukan kutxari. Bidaltzailearen izena jartzeko tokian X.O. hizki misteriotsuak baino ez ziren ageri. "Hugs and kisses?" pentsatu zuen. "Ez da seinale txarra". Esku dardaratiez, Xerezadek papera urratu eta...
Berriaren estilo liburua Albiste onak euskaraz idazten dugun guztiontzako, Berriak bere lehen estiloa kaleratu du. Niri behintzat, askotan gertatzen zait euskaraz idazterako orduan ideia batzuk adierazteko zalantzak edukitzen ditudala. Lexiko kontua denean, arazoa erraz konpondu daiteke, konponbidea edozein hiztegian bilatu dezakegulako batez ere. Berdina gertatzen da gramatika arazoa denean. Benetako arazoak etortzen dira gure zalantza espresioarekin erlazionatuta dagoenean. Gaur egun arte, espresio zalantzak argitzeko nik bi tresna nituen. Bata nik baino gehiago zekie...
Seguruenik, euskarazko estilo libururik erabileena izango dena aurkeztu zuten 2006 bukaera aldera. Berria egunkariak egunkariaren estilo liburu berritua aurkeztu zuen. HUHEZIko ikasleek aurkezpena bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen Eskoriatzan egin zen aurkezpenean. Estilo luburu guztiek antzerako funtzioa izan ohi dute, idazterako orduab sor litezkeen zalantzak argitu edo behintzat bidea erakusteakoa. Berriaren estilo liburu berria ez dut esku artean izan, baina sarritan erabili izan dut (eta erabiltzen dut) egunkariaren estilo liburuaren azken edizioa! (Bitxi historikotzat dau...
Izan dugun beste hitzaldietako bat Irene Arratsek, Berriako euskara arduradunak, eman ziguna izan zen, Berriako estilo liburuaren ingurukoa. Hedabide guztiek edo gehienek behintzat estilo liburua dute (bakoitzak berea, hedabideak bezala besteetatik ezberdina dena), eta oso garrantzitsua da beraien lana burutzeko. Hiztegi baten antzerakoak dira, baina atal gehiagorekin, eta kontsultak egiteko balio dute: idazteko estiloa, puntuazio arauak, izen bereziak zenbakiak edota letra larriak nola idatzi, informazio genero ezberdinak, hitzen esanahiak... Guk iaz El Paiseko estilo liburua landu ...
Ni bezalako jende asko eta asko egon gara zain. Baina orain dela hilabete pare bat lehenago iritsi da gure eskuetara. Berriaren estilo liburuari buruz ari nahiz hain zuzen ere. Azaroaren 10ean, Irene Arrarats kazetaria izan genuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Primizia izan zen eta primerakoa alegia. Estilo liburu modernoa da alegia, Deontologia, infirmazioa eta interpelazioak, ortografia, hiztegia... osatuta dago. Hitzaldian gainera, berriako kazetaria eta euskara zuzentzaileak, hau da, liburuaren egileetako bat izan denak, Irene Arrarats, ongi ...
Nire unibertsitatean izan zen aurkezpena HUHEZIn (eskoriatza) , Berriako langile bat etorri zen aurkezpena egitera eta azaldadu zigun zergatik eta zertarako atera duten liburu hau. Esan zigun periodiko txikia izan arren anbizio handia zuela gogo biziekin , horregatik liburu honen zeregina Euskal Herri osoa kontuan hartzen duen liburua eta gainera irizpide ideal batzuk markatzeko balio duena , baina ondo azaldu zigunez berria ez da inor nola egin behar den esateko gainera ez du gogorik egiteko hori euskaltzaindiaren lana da. Athur Milleren esaldi bat ekarri zuen gogora egunkari on bat z...
Berriako estilo liburua aurkezteko hitzaldia eman zuen Berriako euskera zuzentzaileak. Esan zuenez lan praktikoa egiten saiatu dira bi helburu nagusirekin: Gehien dugun salantzak argitu eta idazteko baliabideak landu, idazkera arauak alde batera utziz. Estilo liburu normalizatua egin izan dute bi ikuspuntutik; kazetaritza eta estilistmo edo fraseologia aldetik. Euskera tradizionala, amona eta aitonak erabiltzan dutena, altxor bezala kalifikatu zuen eta hau lantzeko liburua egin nahi izan dutela azaldu zuen ere, " Ez da arau bilduma". Argi utzi zuen ere erakurlea erakartzea dela ga...
Azaroaren 10ean, HUHEZIn beste ekitaldi bat eduki genuen. Estreinakoz, Berrriako estilo liburuaren aurkezpena izan genuen unibertsitatean. Aurkezpena egitera, Irene Ararrats etorri zen. Historia ikasi zuen Donostian. Euskaldunon Egunkarian zuzentzaile lanetan ibili zen dozena bat urtez, eta Berriako sorreran parte hartu zuen. Gaur egun, bertako euskarako zuzentzailea da eta estilo liburuaren koordinatzaile lanetan aritu da. Berria, orain dela hiru urte sortu zen Euskaldunon Egunkariaren itxieraren ondorioz. Eta gaur egun euskarazko egunkari bakarra da. Komunikabide bakoitzak, bere nortasuna...
Kaixo denoi! berriro emen idazten nago HUHEZIn egondako beste ekitaldi baten berri emteko. Esan beharra daukat gaur arte ezin izan naizela nire blogan sartu eta horregaitik artikulu hauek pixkat berandu editatu ditut. Oraingoan Berria Estilo Liburuaren aurkespena primizian izan genuen pasa den ostiralean, azaroak 10. Horren aurkezpena egiteko Irene Ararrats etorri zen Berriako euskera zuzentzailea da eta estilo liburuaren koordinatzaile lana egin duena. Hasteko Berriaren sorrera nola izan zen azaldu zigun, Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren agertu baitzen. Estilo Liburua bapa...
Ostiralean, Berria egunkariaren Estilo liburuaren aurkezpena aurre berrian izan genuen Huhezi-n, Bilbon aste honetan izango baita, Irene Arraratsen eskutik,proiektuaren koordinatzailea eta egunkariaren euskera zuzentzailea. Irenek hasiera batetik argitu zuen liburua kontsulta liburua zela, hau da, eskuartean izateko liburua eta ez apal hotz batean apaingarri giza egoteko (horretarako badaude 25 euroren truke figuratxo ederrak). Beraz, letraz beteriko orrietan, idazten duen edonork izan ditzakeen duda-mudak agertzen zaizkigu. Bestalde, berak esan bezala, liburuan ez ditugu hizk...
Joan den ostiralean, azaroak 10, Irene Arrarats Berriako euskara zuzentzailea eta Berriako estilo liburuko koordinatzailea etorri zen Huhezi-ra liburuaren lehen aurkezpena egitera. Berria egunkariari buruz hasi zuen aurkezpena eta gaur egun dugun euskarazko egunkari bakarra dela gogorarazi zigun. Egunkaria irakurlearentzat egina dela komentatu zuen, irakurketa interesgarria, erraza eta sinplea eskaini behar zaiola irakurleari. Honen adibide bezala Arthur Millar-en esaldi bat aipatu zuen: Egunkari on bat hauxe da: Komunitate bat bere buruari mintzo zaiona”. Berriaren aurkezpen sinple hau e...
Epa denoi! Oraingoan, Berriak kaleratu berri duen estilo liburuari buruz mintzatuko naiz. Aurreko ostiralean, hilak 10, Irene Ararrats, Berriako euskera zuzentzaile eta estilo liburuaren koordinatzaile dena, HUHEZIra etorri zen bere obrari buruz informazioa emateko, eta nolabait ere promozionatzeko. Azkenaldian maiz gertatu zaigun bezala, arazo tekniko batzuk medio 15:30rako hastekoa zen hitzadia, ia16:00ak arte atzeratu zen. Irenek, Berria zer den, nondik sortu zen, eta zer helburu dituen esplikatuz ekin zion bere lanari. Segidan, estilo liburu bat zer den eta sortzeko orduan kontua...
Hilaren 10ean ,atzo, Berria estilo liburuaren aurkezpena izan genuen primiziaz Huhezin. Izan ere, Irene Arrarats izan genuen geurean, Berria-ko euskara zuzentzailea eta estilo liburuaren koordinatzailea. Baina hasi baino lehen ez legoke gaizki azalpen txikitxo bat ematea Berria eta Irene Arraratsi buruz. orain dela 3 urte sortu zen, gaur egun Euskal Herrian euskara hutsean dagoen egunkari bakarra delarik. Harrezkero egiten du Irene Arrarats-ek lana bertan zuzentzaile moduan, baina berez lan hau burutzen 12 urte daramatza, egunkarian ere egin baitzuen lana besteak b...