ESTILO ARIKETAK, Raymond Queneau
Egun batean Xerezadek postontzia zabaldu eta igel berde bat aurkitu zuen bertan, ahoan paketetxo bat zuela. Igelari ez zion musurik eman, printze bihurtuko ote zen beldurrez, baina eskuan jaso zuen eta kontu handiz atera zion paketea ahotik. Igelak salto egin zion lepo gainera, eta Xerezade, sustotxoa hartuta saltoagatik baina jakinguraz beterik, begira-begira geratu zitzaion esku artean zeukan kutxari. Bidaltzailearen izena jartzeko tokian X.O. hizki misteriotsuak baino ez ziren ageri. "Hugs and kisses?" pentsatu zuen. "Ez da seinale txarra". Esku dardaratiez, Xerezadek papera urratu eta hara, zer egongo barruan eta Raymond Queneau-ren Estilo ariketak liburuko zenbait pasarterekin egindako grabazioa!!
Eta nola gutiziak konpainian dastatzen diren ondoen, eta Xerezadek zuena beste inorena (tira, ia-ia) baino estimatuago duen, hementxe dauzkazue gaur, Xerezaderen Artxiboan, Raymond Queneauren estilo ariketetako batzuk, esatari fin-finek irakurriak: eguneroko bizitzako gertaera hutsal bat, hainbat modutara kontatua, hainbat estilotan. Parodia, esperimentalismoa, hizkuntzaren baliabideez egindako jolas literatura. Batzuek uste omen zuten ariketok ezin zirela frantsesetik beste hizkuntza batzuetara itzuli. Ba, Xabier Olarra itzultzaileak ederki asko borogatu zien enganatu zirela.
ENTZUTEKO EDO JAISTEKO SAKATU HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
(ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Iruzkinak
Luistxo 2012-11-16 19:07 #1
Ze ona den liburu hau, eta bikainak ere, Olarraren itzulpena, euskarazko edizio elebiduna (originala ere badakarrena) eta podcast hau (baliabide aberatsez landua, Xerezade ere inbidiatan egongo da agian).

Duela 20 urte inguru amets transitorio bat izan nuen, liburu hau euskaratzea. Eta pieza batzuk itzuli ere bai. Hemen, blogak.com-en eman nuen haren berri Olarraren itzulpena kaleratu zenean, eta asmoa azaldu, nire itzulpen saiotxoak eta komentario gehigarri batzuk jarriko nituela sarean blog haren bidez.

Baina sarrera bakan batzuen ondoren... alde batera utzi nuen asmo hura. Dena den, gogoratzeko, podcast-ean agertutako pare bat estilorekin neuk ere egin nituen saioak eta, bueno, hemen daude, latin makarronikokoa eta homeoteleuteak. Anglizismoena ere hor izango dut nonbait erdi galdua...

ana i. morales 2012-11-17 09:39 #2
Bueno, liburu horrek dauzkan gauza onetako bat da bidea zabaltzen dizula nahi beste bariazio eta jolas egiteko. Zapatu arratsalde euritsu baten lau lagun letrazale bildu eta ederto pasa dezakete halako ariketak egiten, Mary Shelly, Lord Byron eta Perciy Shelley Suitzako laku haren ondoan bezala.

Niri gehien gustatzen zaidan ariketa "Harrikada futurista prepositiboa" da, ematen du Erramun Gerrikabeitiak idatzi zuela.

Utzi iruzkina: