Kategoria: queneau
Egun batean Xerezadek postontzia zabaldu eta igel berde bat aurkitu zuen bertan, ahoan paketetxo bat zuela. Igelari ez zion musurik eman, printze bihurtuko ote zen beldurrez, baina eskuan jaso zuen eta kontu handiz atera zion paketea ahotik. Igelak salto egin zion lepo gainera, eta Xerezade, sustotxoa hartuta saltoagatik baina jakinguraz beterik, begira-begira geratu zitzaion esku artean zeukan kutxari. Bidaltzailearen izena jartzeko tokian X.O. hizki misteriotsuak baino ez ziren ageri. "Hugs and kisses?" pentsatu zuen. "Ez da seinale txarra". Esku dardaratiez, Xerezadek papera urratu eta...
Urriaren hamaikan, asteazkenarekin, abian jarriko da berriro Gasteizko Irakurle Kluba. Ez da ekitaldi makala izango. Gonbidatuta zaudete.
Nire transkribatze-lantxo hauek dokumentatzeko, sarean bila ibilita, lan osoa aurkitu dut frantsesez... Eta baita alemanez ere. Baina onena Queneauren estilo ariketez liburuan, paperean, disfrutatzea. Euskarazko alea erosten baduzu, frantsesa ere zuretzat, edizio elebiduna baita atera dutena.
Duela 20 urte, liburudenda batean sartu nintzen Bilbon. Liburu bat ikutu eta ikuskatu, gustatu, eta erosi nuen. Raymond Queneau-ren Estilo Ariketak ziren, Antonio Fernández Ferrerren gaztelaniazko itzulpen bikainean. Memoria gauza bitxia da gero, ze gogoan dut zer egin nuen ondoren: lagun batzuen pisura joan, Arangoiti auzora. Hango bizilagun batek komentatu zuen orduan: "Gaur liburudenda batean liburu zoragarria aurkitu dut". Eta erantzun nion neuk: "Neuk erosi dut jada". Asier Aranguren zen lagun hura, gaur egunean ETB1n kirolak asteburuan aurkezten dituena. Gabonetan, Tenerifeko hotel be...
Raymond Queneau idazle frantsesaren Exercices de style liburuaren itzulpena, Xabier Olarraren Estilo-ariketak, argitara eman berri dute Igela argitaletxeak eta KM Kulturuneak. "Hizkuntzak eta hizketak ematen dituzten aukerekin jostaketan dihardu idazleak, eta jolaserako gogoa jartzen digu besteoi". Horixe dio itzultzaileak, besteak beste, argitaletxearen web orriko aurkezpenean. Kontua da 99 modu ezberdinetan kontatzen dela liburuan gertaera bat bera. Hona hemen lehenbizikoa, eta beste pare bat. Gogoa pizteko adina. Notations Dans l’S, à une heure d’affluence. Un type dans...