Estilo Ariketak

Raymond Queneau itzultzeko saio zahar batzuk

Nire transkribatze-lantxo hauek dokumentatzeko, sarean bila ibilita, lan osoa aurkitu dut frantsesez... Eta baita alemanez ere. Baina onena Queneauren estilo ariketez liburuan, paperean, disfrutatzea. Euskarazko alea erosten baduzu, frantsesa ere zuretzat, edizio elebiduna baita atera dutena.


Hitz amaiera errepikakor batekin bilatu zuen efektua Queneauk estilo honetan. -ule amaiera du Queneauk, -ito Fernandez Ferrerrek, -dia Olarrak, eta -ela neuk. Estiloaren izenaz... gaztelaniaz homeoteleuton ei da. Beste erdara batzuetako bertsioak, turkierazkoa, alemanezkoa eta holandesezkoa barne, hortxe klikatuz aurkituko dituzue. Bueno, hor dagoena italierazko bi aldaeretako bat da, zeren Umberto Ecok, ezin umila izan, ez bat baizik eta bi idatzi zizkigun, bata -ello amaierarekin eta bestea -ate. Homéotéleutes - Queneau Un jour de canicule sur un véhicule où je circule, gesticule un f...


Hiru estilo hauek ez daukate misterio handirik. Oinarrizko testu baten gainena, ariketa gordina, letra bat gehitu hitz hasieran, tartean edo amaieran. Behin idatzi, eta kopipegarekin erraz egiten dira bertsioak. Paragogeak - Luistxo c. 1993 Gaura eguerdiana, SA bidekok autobuserak igok naiza. Atzekok plataformak jendezk betetak zegoenk, etar gazter arraror samara bata nabarmentzena zena bidaiaria guztiena arteana. Osoz lepoz luzeaz zuenz etaz kapele bitxie batz: zintan beharreann, lokarrin txirikordatuan zeramana. Bapateana, aldamenekoarekina eztabaidano hasio dao, jendear igor etar jaist...


Duela 20 urte, liburudenda batean sartu nintzen Bilbon. Liburu bat ikutu eta ikuskatu, gustatu, eta erosi nuen. Raymond Queneau-ren Estilo Ariketak ziren, Antonio Fernández Ferrerren gaztelaniazko itzulpen bikainean. Memoria gauza bitxia da gero, ze gogoan dut zer egin nuen ondoren: lagun batzuen pisura joan, Arangoiti auzora. Hango bizilagun batek komentatu zuen orduan: "Gaur liburudenda batean liburu zoragarria aurkitu dut". Eta erantzun nion neuk: "Neuk erosi dut jada". Asier Aranguren zen lagun hura, gaur egunean ETB1n kirolak asteburuan aurkezten dituena. Gabonetan, Tenerifeko hotel be...


Queneauren Macaronique barregarria da benetan. Itzultzaile profesionalek oso itzulpen zuzenera jo dute; nik libreago jo nuen, eta hutsuneekin gainera: autobusa aipatzea ahaztu! Olarrak zapo-latina izena eman dio estiloari. Neurea makarronikoan utziko dut, makarronikoagoa. Italieraz, frantsesez zein gaztelaniaz ere ulertzen da, itzultzaileen testigantzak esaten digu. Macaronique - Queneau Sol erat in regionem zenithi et calor atmospheri magnissima. Senatus populusque parisiensis sudebant. Autobi passebant completi. In uno ex supradictis autobibus qui S denominationem portebat, hominem qua...


Xabier Olarraren itzulpena, Igelak argitaratua, urtarrilean kaleratu zen. Testu horietarik batzuk sarean argitaratu dira jadanik. Oharrak izenekoa, Berrian azaldu zen, paperean eta Interneten, eta frantsesezko aldaeraren ondoan Patxi Petrirenak ere ezarri zuen Solasturi blogean. Notations - Queneau Dans l’S, à une heure d’affluence. Un type dans les vingt-six ans, chapeau mou avec cordon remplaçant le ruban, cou trop long comme si on lui avait tiré dessus. Les gens descendent. Le type en question s’irrite contre un voisin. Il lui reproche de le bousculer chaque fois qu’il passe que...


queneau 1456152323169

Luistxo Fernandezek idatzitako testu zahar batzuk (circa 1993). Raymond Queneau-ren Exercises de Style liburu ederraren inguruko jokoak. Argazkikoa Queneau da, ez Luistxo.