Hitz amaiera errepikakor batekin bilatu zuen efektua Queneauk estilo honetan. -ule amaiera du Queneauk, -ito Fernandez Ferrerrek, -dia Olarrak, eta -ela neuk. Estiloaren izenaz... gaztelaniaz homeoteleuton ei da. Beste erdara batzuetako bertsioak, turkierazkoa, alemanezkoa eta holandesezkoa barne, hortxe klikatuz aurkituko dituzue. Bueno, hor dagoena italierazko bi aldaeretako bat da, zeren Umberto Ecok, ezin umila izan, ez bat baizik eta bi idatzi zizkigun, bata -ello amaierarekin eta bestea -ate. Homéotéleutes - Queneau Un jour de canicule sur un véhicule où je circule, gesticule un f...


Azken iruzkinak