Homeoteleuteak: ikusi nuela marinela, totela eta ergela
Hitz amaiera errepikakor batekin bilatu zuen efektua Queneauk estilo honetan. -ule amaiera du Queneauk, -ito Fernandez Ferrerrek, -dia Olarrak, eta -ela neuk. Estiloaren izenaz... gaztelaniaz homeoteleuton ei da.
Beste erdara batzuetako bertsioak, turkierazkoa, alemanezkoa eta holandesezkoa barne, hortxe klikatuz aurkituko dituzue.
Bueno, hor dagoena italierazko bi aldaeretako bat da, zeren Umberto
Ecok, ezin umila izan, ez bat baizik eta bi idatzi zizkigun, bata -ello amaierarekin eta bestea -ate.
Homéotéleutes - Queneau
Un jour de canicule sur un véhicule où je circule, gesticule un
funambule au bulbe minuscule, à la mandibule en virgule et au capitule
ridicule. Un somnambule l'accule et l'annule, l'autre articule :
"crapule", mais dissimule ses scrupules, recule, capitule et va poser
ailleurs son cul.
Une hule aprule, devant la gule Saint-Lazule je l'aperçule qui discule à propos de boutules, de boutules de pardessule.
***
Homeoteleutak - Olarra
Bai bero handia! Eguerdia! Badator tximist-gurdia, eta hari itxaroten
han dia sandia eta berendia, haundien lagundia, bata lepaundia eta
bestea ipurtandia. A zer izerdia! Nola pasatu aldamenetik esan gabe
hitzerdia? "Ken adi, hankaundia", eta hori esanik han joan da sandia
nonbait jartzera ipurdia.
Pasatu denean ordu erdia, Saint-Lazare geltokiaren aurrean, ordia,
ikusi dut lehengo jendia. Hor dia! Baina bi horiek nor dia!? Bata
hordia, eta bestea mozkortia? A zer eztabaidia! Botoi kontuz ai dia!
***
Homeoteleuteak - Luistxo c. 1993
Egun epela zela, autobusela hartan jende tropela zegoela, fardelak edo
berdelak bezela. Han ikusi nuela marinela, totela eta ergela, lepoa
itzela, eta kapela? tela erdi-ustela! Ustekabelan, oinetako okela
ximela zuela eta, igela bezela joan dela leku hutsela, eskela ikusiko
zuela bestela.
Horrela, bueltan nentorrela, Lazarelako egongelan zegoela marinela, koronela ondoan zuela, botoixkela bat mintzagai zutela.
***
Orain berridatzi beharko banu, Sautrela aipatu beharko nuke!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: