Euskaraz sarean orain artean argitaratuak
Xabier Olarraren itzulpena, Igelak argitaratua, urtarrilean kaleratu zen. Testu horietarik batzuk sarean argitaratu dira jadanik.
Oharrak izenekoa, Berrian azaldu zen, paperean eta Interneten, eta frantsesezko aldaeraren ondoan Patxi Petrirenak ere ezarri zuen Solasturi blogean.
Notations - Queneau Dans l’S, à une heure d’affluence. Un type dans les vingt-six ans, chapeau mou avec cordon remplaçant le ruban, cou trop long comme si on lui avait tiré dessus. Les gens descendent. Le type en question s’irrite contre un voisin. Il lui reproche de le bousculer chaque fois qu’il passe quelqu’un. Ton pleurnichard qui se veut méchant. Comme il voit une place libre, se précipite dessus. |
Oharrak - Olarra San, jendetza ibiltzen den ordu batean. Tipo bat, hogeita sei urte ingurukoa, feltrozko kapela buruan, kordoi bat duena xingola ordez; lepo luzeegia, goitik tiratu baliote bezala. Jendea igo eta jaitsi dabil. Aldameneko batekin haserretu da gure tipoa. Baten bat pasatzen denean bultza egiten diola aurpegiratu dio. Tonu negarti antza, gaizto-kutsua eman nahi liokeena. Eserleku bat hutsik ikusi orduko, haraxe joan da harrapaka. |
Solasturiko lotura horretan beste bi itzulpen adibide aurkituko dituzue: Retrograde-Atzerakoia eta Surprises-Ustekabeak.
Berrian, beste bi ale ere atera zituzten. Bat, Zapo-latina, hurrengo mezurako utziko dut. Bestea, Anagramak, jarraian duzue:
Anagramak - Olarra
San jentzeda iblitzen den odru baetan tpio bat higoteasei urketoa,
lpeo lzue mekehoa, eta kpaela krodoi baetz intugarua xilonga odrez,
betse biradiai btai aipurgezarten dio apopros bulzta egiten doila.
Hrorela ngear enigik, han dao imustusuan lkeu lirbe baetra.Hadnik odru
bareta, Cuor ed Moren poto eign dguu, Tsian-Zalare gelkoti arruean.
Askidide baketin zeogen, eta hrak hoenla: zoistan: «Betse booti bat
ernatsi behakro hoike». Non ekarusten dio (parparean).
****
Susakoen Armiarma proiektuan ere jarri dituzte Olarraren itzulpen batzuk. Honako hauek, hain zuzen: Oharrak, Zehaztasunak (izenburua ahaztu zaie),
Distinguo, Gutun Ofiziala, Harridura-hitzak, Puztua, Zakarra,
Fantasma-girokoa, Apostrofea, Traketsa, Helenismoak, Definizioduna,
Lipograma, Anglizismoak, Baserritarra.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: