Kategoria: oulip
Egun batean Xerezadek postontzia zabaldu eta igel berde bat aurkitu zuen bertan, ahoan paketetxo bat zuela. Igelari ez zion musurik eman, printze bihurtuko ote zen beldurrez, baina eskuan jaso zuen eta kontu handiz atera zion paketea ahotik. Igelak salto egin zion lepo gainera, eta Xerezade, sustotxoa hartuta saltoagatik baina jakinguraz beterik, begira-begira geratu zitzaion esku artean zeukan kutxari. Bidaltzailearen izena jartzeko tokian X.O. hizki misteriotsuak baino ez ziren ageri. "Hugs and kisses?" pentsatu zuen. "Ez da seinale txarra". Esku dardaratiez, Xerezadek papera urratu eta...