Berriaren estilo liburua

xgrenbloga 1456153777854 XGren bloga | 2006-11-11 23:25

Epa denoi!

Oraingoan, Berriak kaleratu berri duen estilo liburuari buruz mintzatuko naiz.

Aurreko ostiralean, hilak 10, Irene Ararrats, Berriako euskera zuzentzaile eta estilo liburuaren koordinatzaile dena, HUHEZIra etorri zen bere obrari buruz informazioa emateko, eta nolabait ere promozionatzeko.

Azkenaldian maiz gertatu zaigun bezala, arazo tekniko batzuk medio 15:30rako hastekoa zen hitzadia, ia16:00ak arte atzeratu zen.

Irenek, Berria zer den, nondik sortu zen, eta zer helburu dituen esplikatuz ekin zion bere lanari.

 Segidan, estilo liburu bat zer den eta sortzeko orduan kontuan hartu beharreko hainbat erreferentzi jakinarazi zituen. Zioen barruan, idazle libreago eta aberatsago bat sortzea aipatu zuen. Gaur egungo kazetaritzan euskeraren maila dekliebean dago, idazten diren espresioetako asko gaztelaniatik euskaldundutako esamoldeak direlako, eta horrek euskeraren heriotz motela bultzatzen duenez, liburu honekin arazo hori ekiditzea izan dute helburu.

Jarraian, eta denboraren presiopean, liburuaren atal ezberdinak azaldu zituen, adibide anitzen babespean, hainbat atalen izenak entzuleentzako ezezagunak baitzirelako.

Hitzaldia, ostiral arratsaldea zela kontuan hartuta, nahiko astuna egin zitzaidan, baina liburu horren garrantziaz jabetzeko baliogarri izan zen aldi berean.

Amaitzeko Ireneren solasaldiaren zatitxo bat berreskuratuko dut. Hau Samuel Johnson-i lapurtutako esaldi bat da :

Ahalegin gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria.

Besterik gabe, ondo ibili!!!!


Utzi iruzkina: