DROGEN LEGEZTATZEA Drogak legeztatu egin behar dira. Drogak legeztatu eta berauen merkatua normalizatu behar da. Drogen kontsumoa gero eta altuagoa da, drogak beti egon dira, daude eta beti egongo dira. Baina, zer da droga? Denis Richard eta Jean-Louis Senonek honela definitu zuten 1999an droga: "Zentzu hertsian, organismoari sendagai baten gisan eragiten dion edozein gai da droga; adiera horrekin, beraz, sendagai oro da droga. Zentzu zabalago batean, berriz, gehiegizko kontsumo baterako arriskua daukan eta mendekotasun-arazoak sor ditzakeen edozein gai psikoaktiboa da droga". Drogak dira ...
HAU DA ENE ONDASUN GUZIA Amodio poemarik xamurrena izkiriatu nahi nizuke poeta erromantikoen xalotasun eta erru gabeziarekin. Zure zangoak luze luzeak balira eta ene zangoak zureak lain luzeak mahaipean luzatuko genituzke zangoak zangalatrabatzera jolasteko. Ene hatzamarrek zure larrua ukituez gero pospolu antzera izekiko lirateke. Mundua arrisku larrian jarriko genuke gure besarkadagatik ikaratzen ez dakit zenbat Richter eskalan. Erdu harresia aihenbelarrak lez eskalatuz, erdu untziaren kubertara jauzten den olatuaren gisan, erdu eremu lehorra hondatzer...
Nori eta zergatik. Oparirik garestiena da, aberatsik aberatsenak ere ezin du erosi, inon ez dago salgai denok nahi dugu geuretzat, eta denok nahi dugu maite dugunarentzat. Nire maiteari emango nioke nire amari oparituko nioke, nire aitari erregalatuko nioke, nire ahizpari egingo nioke, nire aiton-amonei eskainiko nieke. Nire familiari, nire ingurukoei, maite ditudanei, eta maite ez ditudanei, denei oparituko nieke. merezi dutelako, maite ditudalako, eskubide dutelako, arrazoirik gabe, zoriontasuna mundu guztiari oparituko nioke.
Euskara da nire jatorria, euskara da nire bizia eta bizimodua, euskara dena da niretzat. Gure arbasoentzat ere euskara DENA, GUZTIA zen. Euskararik gabe ez ziren ezer. Mundu kapitalistak globalizaziora eraman gaitu eta globalizazio honek eredu bat eta bakarra jarraitzera behartzen gaitu. Estatu Batuarrek jartzen duten janaria jaten dugu, haiek bezala janzten gara, jarrera berdinak hartzen ditugu… Eredu horretatik irteten dena, bere irizpideak jarraitze dituena, “arraroa” dela esango dugu gainera. Beraien hizkuntza ere adoptatu dugu. Super guaia da modan egotea, beste kulturek egiten eta esa...
Duela zenbait hilabete, Zumaiako Gazte Asanbladako gazteok, egunerokoan nozitzen ditugun arazo nagusiei buruzko diagnosi bat egiteari ekin zion. Diagnosi horretan, beste hainbat arazoren gainetik, etxebizitza eskubideak jasaten duen urraketa ageri zen arazo larrienaren gisan. Ondorioz, arazo nagusi horren inguruko lanketa bat egitea erabaki zen, eta lanketa horren fruitu apirilean atera zutenGazte Manifestua izan zen. Etxebizitza eskubidea bermatzeko udalaren inplikazioa eskatzen zuen manifestu hark, laurehun sinaduratik gorako atxikimendua jaso du orain arte, herrian bizitzen jarraitzeko g...
Ruper Ordorika zuzenean ariko da gaur Zumaian Memoriaren mapan lan berriaren aurkezpen biran murgilduta, Ruper Ordorika musikari eta abeslari beteranoak kontzertua emango du gaur gaueeko 22:00etan Aita Mari aretoan. Emanaldia akustikoa izango da, bere azken diskoan lortu duen giro bera islatze aldera. Taula gainean, era berean, kontrabaxu-jotzaile Jon Piris izango du lagun. Sarrerak 8 euro balio ditu. Hemen dituzue bere 3 disketako abestiak entzungai. Disfrutatu eta animatu zaitezte bere kontzertua ikustera, guztiok egin behar baitugu borroka euskal kultura eta musika aurrera ateratzeko. ...
“AYO”. Yoruba (alaitasuna). Izoztuta geratzeko modukoa da emakume honen ahotsa. Hogeita sei urteko alemaniarra da, sustrai nigeriarrak ditu eta espiritu frantsesa. Azken urtetako artistarik onena dela izatera ausartzen naiz. Joyful, bere albuma, bikaina iruditu zait, batez ere bere lehen singela: Down on my knees. 40. hamarkadako jazz abeslariaren ahotsa du (oilo ipurdia jartzeko modukoa), letrak ere sentimenduz josiak eta ahaztezinak dira. Erritmo motela dute bere kantuek, reggae puntua du, jazz usaina eta bere letren indarrak bere musikaren munduan harrapatzen zaitu. Berari bu...
Aspaldian ezer idatzi gabe nengoen baina gaur egunero hausnartzen dizuedan gai bati buruz nire iritzia emango dizuet: Gaur, martxoak 8, osteguna, emakumearen Nazioarteko eguna da. Orain 76 urtetik ospatzen da egun hau. Baina zein urte izango ote da egun hau berezia izango ez den urtea? Noiz iritsiko da emakume eta gizonezkoen berdintasuna? Egun hau gehiago ez ospatu behar izatea da egun honen helburua, ezta? Berdintasunaren aldeko borrokan denok egin behar dugu aurrera. Denok gara berdinak, gizon ala emakume, baina legalki. Baina gizarteari begiratuz gero, sexu ezberdintasunak ikusten ditug...
Zumaia eta Deba arte marearteko zabalunea urtebeteko epean biotopo babestua izango dela adierazi du Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak, Zumaiara egin zuen bisitan.Sailburuak Algorri zentroan adierazi zuenez, Zumaia-Debako marearteko zabalgunea biotopo babestu izendatzeko egitekoak joan den uztailaren 7an hasi ziren formalki, prozedura hasteko agindua EHAAn argitaratu zenean. Bere esanetan, prozesuak badu berezitasun bat; herritarren partaidetzaren alde egitea, alegia: "Partaidetza horri ateak zabaldu nahi izan dizkiogu; foroak antolatu eta herritarrak erabakiak h...
Joxek oraingoan Josep M. Sarrieguiren artikulu bat eman digu irakurtzeko. Youtuben erabilera izugarria dela ikusi dezakegu, curriculumak ere bertan zintzilikatzen hasi baitira. Honela, enpresa buruak pare bat ordutan bideo asko ikus ditzake eta bere lana ezagutzeaz gain pertsona nolakoan den ere ikusten du. Denbora aurrezteko modu erakargarria eta entretenigarria da bai langilearentzat eta baita enpresa buru eta nagusiarentzat. Ala ere kontuz ibili behar da erabilera honekin, batzuetan ezuste batzuk ere ekartzen baititu. Artikuluan mutil baten kasua ematen digu adibide idazleak, curriculuma...