Epa! Oraingoan Web 2.0 gaian Youtube nola erabili erakusten ari zaigu Joxe. Nik Zumaiarra naizenik, bertako bideo bat eransten dizuet, 2006eko Euskal Jai egunekoa. Sagardoa, taloak, euskal musika, trikitixa, su artifizialak, zanpantzarrak, eta bertsolariak ere ikusiko dituzue argazki bilduma honetan. Giro oneko argazkiak eta bideoak ikusiko dituzue. Urrengo urterako gonbidatzen zaituztet!
Orain urtebete izan nuen Firefox-en berri. Lagun batek jeisteko esan eta honetara ohitu naiz. Erabilera errezagoa duela iruditzen ziat fitxen bidezko nabigazio bidez. Gainera, seguruagoa dela uste dut eta EUSKARAZ dago!! Firefox-eko testigatza batzuk irakurtzeko esan digu Joxek. Testigantza guztiak software libre honen aldekoak dira, eta gehienak berdina defendatzen dute: Euskalbar tresnabarra duela eta Xuxen zuzentzaiaren aplikazioa. Baina abantaila gehiago ere badituela diote: hizkuntzen trataera egokiagoa, leihoak blokeatzeko aukera, appletak eta instalatzeko orduan transparentzia ...
Web 2.0ko klasean podcastinga zer den ikasten ari gara. Froga bat egin dugu eta hemen zintzilikatzen dut Ihintza eta nire txorakerietako bat. powered by ODEO
Euskararen egoera larriaz askotan hitz egiten da. Baina, euskararen egoera ez da berdina Euskal Herriko txoko guztietan. Hegoaldean 25 urtetik beherako guztiek euskaraz egin dituzte ikasketak (lehen ikasketak behintzat). Bai, gazte guztiek dakite euskaraz baina nahiz eta eskolak euskaldundu diren, euskara ez da indartu. Atzerako prozesu batean doala dirudi, jende gehiagok daki eta gero eta gutxiagok darabil egunerokoan. Iparraldeko egoera guztiz ezberdina da. Euskaraz ikasketak egiteko aukera oso murriztua da, B ereduan berriz, elebidunak izan beharrean, astean klase bakarra dute euskaraz ...
Hementxe bizi naiz. Zumaian: tagzaniapaste idurre map - Tagzania
ZUGAk (Zumaiako Gazte Asanbladak) bere lehen urteurrena ospatu ondoren, bere web orrialdea eraiki du. Hemen klikatuz sar zaitezkete bertara. Ezagutu ZUGA, eman zure iritzia, ikuspuntua eta proposamenak. Antolatutako ekintzen argazkiak ere bertan daude zintzilik, barregarriak dira. Ikus itzazue!
Web 2.0 ikasgaia ematen ari garenetik izugarri ari naiz ikasten teknologi eta komunikabide ezberdinei buruz. Ohartu naiz bakoitzak bere hedabidea izateko aukera dugula interneti esker (Youtube, MySpace, Flickr, Blogger…). Gazteengan batez ere izugarrizko arrakasta izan dute programa hauek. Baina, modu askotara erabil daitezke, gai baten inguruan aritzeko, era pertsonalean, euskara zabaltzeko etab. Bakoitzak bere etekina aterako dio honelako programei, beraz azter eta erabiltzen ikas ditzagun. Hemen duzue adibidez nire aurreko urteko eskolan eginiko bideo klipa youtuben (Kudai taldear...
Gaur, abenduak 3, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna, Euskararen eguna ospatzen da. Eusko Ikaskuntzak antolaturik lehen aldiz, 1949ko abenduaren 3an antolatu zen lehen Euskararen Eguna. Eusko Ikaskuntzak beste lanen artean, Euskaltzaindia habian jarri, autonomia estatutuaren testua idatzi eta ikastoletarako ikas-materialak ekoitzi zituen. Gaur egingo da ekitaldi nagusia Donostian. Hiru Foru Aldundiek eta Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, ekitaldi instituzionala deitu dute Kursaalean, eguerdiko 12:00etan. Kantari, dantzarik, bertsolari-repentizadoreek, ordubeteko saioa osatu...
NORK: Baleike NOIZ: 2006/11/29-08:16 GAIA: Kultura Karidadeko Benta talde zumaiarrak bere hirugarren lana aurkeztu zuen atzo Bilboko Kafe Antzokian. Egungo bizimoduari kritika, bertsio bi (‘‘Xoxua'' eta ‘‘Itsasontzi baten'') eta erritmo eta sonoridade berriak daude lanean. Jon Manzisidorrek konposatu du musika, eta Maiak jarri die hitza abestiei.Jon Maia (ahotsa), Aran Santamaria (ahotsa, klarinetea), Inazio Tolosa (klarinete, tronpeta, saxoak), Jon Manzisidor (lauda, gitarra), Imanol Manterola (perkusioak) eta, zumaiarrez osaturiko taldean ...
Oraingoan, Aritz Gorrotxategiren iritzi artikulu bat aztertu eta komentatzeko eskatu digute. Artikuluak “Bake Spam” du izena eta 2006ko azaroaren 24an Diario Vascon idatzi zuen. Neuk ere Aritzek bezala, egunero posta irekitzen dudanean, zabor-mezu asko iristen zaizkidala kexatzen naiz. Amorrua ematen didate publizitatea bidaltzen duten mezuek, ezer esaten ez duten testu luzeek… Uste dut inori ez zaizkiola gustatzen. Ala ere, testu luze edo publizitatezko mezuak badira, gaitz erdi. Okerragoa da birusen bat bidaltzen badizute. Neure buruari askotan galdetzen diot ea nola lortzen duten nire h...